Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Real Academia de la Historiaren Estatutuak onartuta

2009ko urtarrilaren 23a

Ministro Kontseiluan

Ministro Kontseiluak, Mercedes Cabrera Hezkuntza,Gizarte-Politika ea Kirol Ministroak proposatuta, Errege-Dekretuari baiezkoa eman dio eta Real Academia de la Historiaren estatutuak onartu dira.

Real Academia de la Historia Felipek V.ak sortu zuen 1738. urtean. Erreforma batzuk egin ondoren orain indarrean dauden estatutuak 1856ko maiatzean onetsi ziren. Pasatako denboraren ondorioz eta azken urteetan erakundearen jarduera kopurua hazi dela-eta, Estatutu berriak onartu behar dira, oraingo errealitateari egokituta.

Berrikuntzen artean xedapen hau dago: Akademiaren barne arauen arabera gobernuko organoetan eta akademian bertan emakume gehiago izateko neurriak sustatuko dira.

Dekretuak Akademia nola antolatuko den ere ezartzen du, kargu akademikoak nola hautatu, bilerak egiteko erregimena eta antolaketaren eta administrazioaren inguruko beste atal batzuk ere bai.

Testu berria Real Academia de la Historiak proposatu du eta Espainiako Institutuak horren alde egindako txostena du.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri