Eskaeren aurkezpen epea otsailaren 13an amaitzen da
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak espainierazko mintzalagunen 1.105 plaza betetzeko deialdia egin du hainbat herrialdeetan 2009-2010 ikasturterako. Hautagaiek Espainiako lizentziatuak edo maisu-maistrak izan behar dute, hainbat espezialitatetan. Deialdira karrera hauetako azken urteetako ikasleak ere aurkeztu ahal izango dira, baina lehentasuna izango dute eskaera egin duten herrialdeko hizkuntzan Filologia edo Itzulpena eta Interpretazioa egiten dutenek .
Eskaera egiteko azken eguna otsailaren 13a da. Hautatutako mintzalagunak lanean hasiko dira 2009ko urriaren 1ean, Zeelanda Berrian izan ezik, hemen ikasturtea 2010eko otsailaren 1ean hasiko baita.
Programaren helburua beste herrialdeetako ikasleek Espainiako hizkuntza eta kultura atzerrian eta mintzalagun hauen bitartez hobeto ezagutzea da.
Herrialde bakoitzean dauden plazak ondoko taulan zehazten dira:
| Herrialdea | Plazak |
|---|---|
| GUZTIZKOA | 1.105 |
| Alemania | 120 |
| Austria | 15 |
| Belgika | 10 |
| Kanada | 4 |
| Estatu Batuak | 36 |
| Frantzia | 450 |
| Irlanda | 12 |
| Italia | 15 |
| Zeelanda Berria | 3 |
| Portugal | 10 |
| Erresuma Batua | 430 |
Mintzalagunek mitzapraktika-laguntzaile gisa egingo dute lan eta irakasle titular bat izango dute gainetik ikasturte osoan helburuko herrialde bakoitzeko ikastetxeetan. Kasu batzuetan, liburutegi eta baliabide-zentroetan espainieraz laguntzen ere jardun ahal izango dute.
Hilero 700 eta 1.000 dolar arteko laguntza izango dute, herrialdeko bizi-mailaren arabera. Gainera, mintzalagunek osasun estaldura izango dure, ostatua aurkitzeko laguntza eta hasierako prestakuntza ere bai.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa