Gobernuak 2008ko Elkartasun Sozialeko Ordena Zibilaren Urrezko Gurutzeak eman ditu
2009ko urtarrilaren 16a
Gaur argitaratuta Estatuko Aldizkari Ofizialean
- Sektore kaltetuenen alde lan egin duten erakunde eta pertsonak saritzen dituzte.
- Doña Sofía Erreginak emango ditu sariak
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak 2008. Gizarte Elkartasunaren Ordena Zibileko Urrezko Gurutzeak eman dizkie bost erakunde eta lau pertsonari, gizarte sektore kaltetuenen alde egindako lanagatik, Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratutakoaren arabera.
Sari hauek 2008an EAPN Espainiarentzat (Pobreziaren aurkako Borrokaren Europako Sarea), Hispania Alargunen Federazio eta Elkarteen Konfederazioarentzat (Confav), Asprona Bierzorentzat, Ume Autisten Gurasoen Espainiako Federazioarentzat (Fespau) eta Solidaridad Intergeneracional (Belaunaldien arteko Elkartasuna) erakundearentzat izan dira. Ignacio Gómez de Terrerosek, Luis Martín Pindadok, José María Martín Patinok eta Juan de Ramírez Herediak ere saria jasoko dute egindako gizarte lanagatik.
Doña Sofía Erreginak Urrezko Gurutze hauek emango ditu laster.
2008. ELKARTASUN SOZIALAREN ORDENA ZIBILEKO URREZKO GURUTZEAK:
- EAPN España (Pobreziaren aurkako Borrokaren Europako Sarea), pobreziaren eta baztertzearen aurkako mugimendu asoziatiboa sustatzeagatik eta arrisku soziala duten pertsonen parte-hartzea sustatzeagatik.
- Elkarte honen helburuen artean daude: Espainian pobreziaren eta baztertzearen aurkako ekintzen sustapena, politika hartzaileak definitzerakoan laguntza ematea eta hori ezartzeko programak diseinatzea, baztertutako pertsonen eta taldeen parte-hartzea sustatzea eta prestakuntza sustatu eta pertsona kaltetuen, boluntarioen eta profesionalen arteko esperientziak trukatu.
- Hispania Alargunen Federazio eta Elkarteen konfederazioa (Confav), lalargunei eta umezurtzi egoera sozial eta pertsonal zailak gainditzen laguntzegatik.
- Confav erakundeak hamarkadak daramatza alargunei eta umezurtzei laguntza indartsu eta txalogarria ematen, bikotea hil ondorengo egoera pertsonal eta sozial zaila gainditu ahal izateko. Alargunei laguntza ematen diete sustapen eta garapen pertsonalean euren bizitzako etapa berriari aurre egiteko baliabideak lortuz. Era berean, alargunen eta umezurtzen baldintza ekonomikoen (pentsioak) hobekuntza bultzatu dute. Autonomia Erkidego guztietan ezarrita dago eta 400 elkarte eta talde inguru multzokatzen ditu.
- Asprona Bierzo, prestakuntza eta enpleguaren bitartez intelektualki ezinduak direnen bizi-kalitatea hobetzeko egin duten lanagatik.
- Sortu zenetik Asprona Bierzok intelektualki ezinduak direnen duintasunaren alde eta euren familien alde lan nekaezina egin du eta jarduera kalitatekoa eta gardena denez eskualde honetan ezinduen aukera-berdintasunaren alde egindako aurrerapausua handia izan da.
- Ume Autisten Gurasoen Espainiako Federazioa (Fespau), autismo inguruko arazoak dituztenen familiei orientazio eta babesa emateagatik.
- Fespauk autistekin lan egiten duten elkarteen presentzia handitu egin du eta elkarren arteko lankidetza indartu egin du. Gainera sustatze eta hedatze lan bikaina egin du familia kaltetuei, Herri Administrazioei eta herritarrei oro har elkarte hauek egindako lanaren eta autisten eta euren familien egoeraren berri emanez.
- Belaunaldien arteko elkartasuna, landa inguruan adineko pertsonentzako eta ezinduentzako gizarte-zerbitzuak garatzeagatik.
- Solidaridad Intergeneracional (Belaunaldien arteko elkartasuna) estatuko erakundea da eta adineko pertsonei eta euren zaintzaileei laguntzen die. Lehen helburua adinekoen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzea da gizarte-zerbitzuen bitartez, mendekotasuna duten pertsonei eta euren familiei emandako zerbitzuei lehentasuna emanez eta gainera prebentzio lan garrantzitsua eginez zahartze-aktibo programak garatuz.
- Ignacio Gómez Ona de Terreros Sánchez, haurtzaroaren eskubideak sustatzen egindako ibilbide profesionalagatik eta haurren tratu txarra atzemateko burutu duen mediku-ikerketa jardueragatik.
- Gómez de Terreros Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da, Sevillako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Pediatria Irakasle Titularra eta Sevillako Virgen del Rocio Haurren Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzuburua da. Gure herrian haurren tratu txarrak ikertzen aitzindari izan da. Gai honen inguruko erakunde nazional eta nazioarteko ugaritako kide da.
Patologia kronikoek edo gaixotasun arraroek erasandako umeen inguruan ere lan mordoa egin eta argitaratu du.
- Luis Martín Ona Pindado, asoziazionismoa eta adineko pertsonen irudi soziala sustatzen egindako lanagatik eta pentsionista eta jubilatuen eskubideak aldarrikatzeagatik.
- Martín Pindado Unión Democrática de Pensionistaseko (UDP) presidentea da eta Adineko Pertsonen Estatu Kontseiluko presidenteordea. Adineko pertsonen asoziazionismoaren sustapenean eta kolektibo honen interesen defentsarako lanean nabarmendu da.
- José María Martín Ona Patino, Encuentro Fundazioko presidente gisa gizarte sektore eta pentsamendu desberdinen artean elkarrizketa eta tolerantziaren alde egiteagatik.
- Lumbrales-en (Salamanca) jaio zen 1925ean, Eliz Filosofian, Filologia Klasikoan eta Teologian lizentziatua da eta Dokotrea Erromako Gregiriako Unibertsitatean. Espainiako Trantsizioan Vicente Enrique y Tarancón kardinalaren idazkaria izan zen eta elizako kargu eta kargu akademiko desberdinak izan ditu.
1985ean Encuentro Fundazioa sortu zuen Espainiako gizartearen arazoak aztertzeko eta horiek konpontzeko elkarrizketa bultzatzeko. - Fundazio honen buru izanik lan izugarria egin du ikuspuntu integral batetik Espainiako errealitate soziala aztertzen, gizarteko arazo guztiak eta sektore kaltetuenak errealitate honetan sartuz, eta horretarako hainbat diziplina eta joeretako profesionalek egindako ikerketak erabili ditu.
- Juan de Dios Ramírez Heredia Jauna, bizitza publikoaren arlo guztietan ijitoen eskubideen defentsaren alde eta diskriminazioaren aurka egindako lanagatik.
- Unión Romaní elkartearen sortzaile eta presidente izanik hainbat kargu bete ditu eta beti ijitoen eskubideen alde eta diskriminazioaren aurka egindako lanari esker nabarmendu da. Diputatu nazionala izan da, Europako Parlamentuan diputatua, Europako Kontseiluaren batzar parlamentarioko kidea eta Europar Batasuneko Kontseiluaren aurrean Espainiako gobernuaren ordezkaria izan da arrazakeria, xenofobia eta atzerritartasunaren inguruko kontuetarako.
Meritu Konstituzionalaren Ordeneko Kidea, 2008an Cadizeko Unibertsitateak Honoris Causa Doktore izendatu zuen.