Autonomia Erkidegoek emandako datuen arabera
449.415 pertsona dira jada Mendekotasun Legearen onuradunak, Autonomia Erkidegoek urtarrilaren 1ean emandako datuen arabera.
Onuradunen artean, 369.000 pertsonek mendekotasun handia dute eta 76.207 pertsonek 2. mailako mendekotasun latza dute. 2008an Mendekotasun Legeak babesten zituen mendekotasun mailak bi hauek dira, aplikatze egutegiaren arabera. 2009an gauzatzen hasiko da II. graduko mendekotasun latza, I mailakoa dutenen prestazio eskubidea.
Mendekotasun Legearen arabera onuradun hauek guztiak gizarte zerbitzuen bidez edo prestazio ekonomikoen bidez jasoko dute laguntza. Autonomia Erkidegoek 2009ko urtarrilaren 1ean emandako datuen arabera honela zatitzen dira onuradunen zerbitzu eta prestazioak:
Telelaguntza: 11.096
Etxe-laguntza: 36.722
Plaza eguneko/gaueko zentroetan: 13.932
Plaza egoitzetan: 68.036
Prebentzioa eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzua: 259
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa: senide zainketek 17.944
Prestazio ekonomiko: langile laguntzaileak 129.151
Prestazio ekonomiko: 210
Autonomia Erkidegoek zehaztu gabeko zerbitzu edo prestazioa* 172.065*
GUZTIRA 449.415
*Gobernuak Autonomia Erkidegoei eskatu die onuradun hauen zerbitzu edo prestazioak zehazteko.
Autonomia Erkidegoek Mendekotasun Legea aplikatzearen inguruan urtarrilaren 1ean emandako datuak Imsersoren web orrian eskuragarri daude: www.seg-social.es/imserso
GIZARTE SEGURANTZAN 42.655 ALTA FAMILIAKO ZAINTZAILEENTZAT
Familiakoak zaintzeagatik prestazio ekonomikoa jasotzen duten onuradunen artean (Autonomia Erkidegoko datuen arabera 129.151), 42.655 jada Gizarte Segurantzan alta emanda daude, erakunde honek 2009ko urtarrilaren 1ean emandako datuen arabera.
Mendekotasun Legearen arabera prestazio ekonomikoa jasotzen duten zaintzaileen alten inguruko datuak ere Imsersoren web orrian eskuragarri daude.
MENDEKOTASUN LEGEAREN ESTATUKO FINANTZAKETAREN GEHIKUNTZA 2009-01-02RAKO
Espainiako Gobernuak aurten, 2009an, Autonomia Erkidegoei 1.558 milioi euro emango dizkie Mendekotasun Legearentzako, aurreko urtean baino %79 gehiago, Estatuko Aurrekontu Orokorren arabera.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa