Ministro Kontseiluaren hitzarmena
Ministro kontseiluak, Mercedes Cabrera Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak proposatuta, Hitzarmen bat onetsi du. Hitzarmen honen arabera Espainiako Gobernuak Madril 2016 urterako Joko Olinpikoen eta Paralinpikoen antolatzaile izateko hautagaitza babesten du eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak egindako Hautagaitza Eskuliburuan eskatzen diren bermeak ematen dizkio.
Hitzarmen honek finantza aldetik konpromiso batzuk ditu Madrileko azpiegiturak honelako gertaera batek behar dituen eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eskatzen dituen baldintzetara egokitzeko, eta 15.435 milioi euro baino gehiago dira.
Horrela, Espainiako Gobernuak hurrengo konpromisoak hartu ditu:
Hitzarmen honek 2007ko azaroaren 30ean Ministro Kontseiluak onetsitako beste bat berresten du, Madril hautagai izatearen aldekoa, hain zuzen ere.
Alde honetatik Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren aurrean Espainiako Gobernuak proiektuari bere babesa ematea garrantzitsua da eta babes hau Gobernuko Presidentetzak, Presidenteordetzak, eta ondoko Ministerioek emango dute: Ekonomia eta Ogasun; Industria, Turismo eta Merkataritza; Lana eta Immigrazioa, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirola; Sustapena; Osasun eta Kontsumoa, Ingurumena eta Kultura.
2008ko urtarrilaren 14an Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren aurrean hautagaitzaren galdeketa eta Bermeen Gutunak aurkeztu ziren. 2008ko urtarriletik ekainera bitartean aditu talde batek 2016ko Joko Olinpikoak antolatzeko hiri hautagaiek aurkeztutako galdeketak aztertu zituen. Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren Batzorde Betearazleak (COI) 2008ko ekainean erabaki zuen hautagai finalistak izango ziren hiriak (Madril, Rio de Janeiro, Chicago eta Tokio). Madrilek bigarren postuan kokatzea lortu zuen, Tokioren atzetik.
Orain bigarren fasea hasten da eta fase honetan hiri finalistek hautagai-dossierrak bidaliko dizkiete COIri aurtengo otsailaren 12an, Coiren Ebaluazio Batzordeak hiri finalistak bisitatu baino lehen eta hautagaitza bakoitzaren txostena egin baino lehen. COIn daudenek Jokoen egoitza aukeratuko dute 2009ko urrian Kopenhaguen izango den biltzarrean eta bozketa indibiduala eta isilpekoa izango da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa