Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

12.400 emakume baino gehiago izango dira genero indarkeriaren biktimentzako telelaguntzaren onuradunak

2009ko urtarrilaren 28a

Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak finantzatutako zerbitzua

  • Mercedes Cabrerak eta Bibiana Aídok Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telelaguntza Mugikorraren Zerbitzuaren arreta- zentroa bisitatu dute. Zentro hau estatuko programa baten barruan dago, doakoa da eta IMSERSOren eta Espainiako Udalerrien Federazioaren (FEMP) arteko lankidetzaren fruitua da.
  • Zerbitzu honen bidez zentroak uneoro emakumeak non dauden jakin dezake GPSaren bitartez. Berehalako arreta eskaintzen du, mehatxatutako emakumea laguntzen du eta larrialdi egoeran gertuen dauden baliabideak mobilizatzen ditu
  • Babes-agindua duten emakumeek udaletxeetan eska dezakete


Mercedes Cabrera Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa eta Bibiana Aído Berdintasun ministroa Madrileko Gurutze Gorriaren instalazioak ezagutzen izan dira gaur genero indarkeriaren biktimentzako estatuko telelaguntza zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko. Programa hau Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak finantzatzen du erabat , 5,8 milioi eurorekin eta IMSERSOren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren arteko akordioaren fruitua da.

Ministroak, Amparo Valcarce Gizarte-Politikako Estatu-idazkariarekin, Juan Manuel Suárez del Toro Espainiako Gurutze Gorriko presidentearekin eta Pedro Castro Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko presidentearekin arreta eta koordinazio zentroan ibili dira, hemendik kudeatzen baita estatuko zerbitzu hau, borondatezkoa eta doakoa. Mercedes Cabrerak azaldu du, gaur egun, 12.406 emakumek erabiltzen dutela programa hau eta 2005ean martxan jarri zenetik 20.000 emakumek baino gehiagok erabili dutela.

Bestalde, Bibiana Aído Berdintasun ministroak telelaguntza zerbitzu hau "emakumeen gain burutzen den indarkeriaren arazoaren aurrean administrazio desberdinen arteko lankidetzak duen garrantziaren eredu bikaina" dela adierazi du eta gogorarazi du beste babes eta arreta mekanismoen osagarria dela, horiek guztiak baitaude genero indarkeriaren emakume biktimen esku.

Halaber, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak indarkeriazko harremanak etetera animatu ditu, profesionalengana jo dezatela; salatu dezatela, laguntza eskatu dezatela eta euren arretarako baliabideak erabil ditzatela. "Hortik atera daitekeelako eta borroka honetan bakarrik ez daudelako. Gizartearen zati handiena eurekin eta euren ondoan dago", esan du ministroak.

Zerbitzu honek telefonia mugikorreko eta kokaleku urruneko komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu. Genero-indarkeria jasateko arriskuan dauden emakumeak eguneko 24 ordutan erantzun egokia emateko bereziki prestatuta dagoen Arreta-zentroarekin harremanetan jar daitezke: segurtasuna, arreta psikologikoa eta soziala emanez. Helburua babes-agindua duten emakumeei bakarrik ez daudela erakustea da eta modu goxoan eta hurbilekoan egitea.


Autonomia Erkidego bakoitzean Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak kudeatutako eta finantzatutako programan honen onuradunak hauek dira:

GUZTIRA* 12.406*
Autonomia Erkidegoa Erabiltzaileak
Andaluzia 2.198
Aragoi 72
Asturias 625
Balearrak 258
Kanariak 870
Kantabria 273
Gaztela-Mantxa 458
Gaztela eta Leon 333
Katalunia 1.835
Valentziako Erkidegoa 2.301
Extremadura 207
Galizia 427
Madril 2.238
Murtzia 136
Nafarroa 7
Errioxa 2
Euskadi 124
Ceuta 6
Melilla 36


*2009ko urtarrilaren 23ko datuak

Babes eta borondatezkoa eta guztiz doakoa den laguntza programa honetan sartzeko babes-agindua duten emakumeek euren udaletxeetan eskatu behar dute.


PROGRAMAK NOLA FUNTZIONATZEN DU

Sistemak aparatu bat du (mugikor baten antzekoa) GPSa du eta honen bitartez arreta-zentroak genero indarkeriaren biktima non dagoen jakingo du. Arretaren Zentroarekin harremanetan edozein unetan jar daiteke eta edozein lekutatik, botoi bat sakatu besterik ez da egin behar eta "eskurik gabe"ko modalitatea erabiliz. Larrialdi egoera bat gertatzen denean Arreta Zentroak biktimaren hurbilen dagoen poliziari eta gizarte-zerbitzuei abisua ematen die berehala.

Zerbitzuak ez ditu erabiltzaileen aldizkako eskaerak bakarrik jasotzen, prebentzio moduko komunikazio jarraia ere ezartzen du Arreta Zentroaren eta erabiltzaileen artean. Emakumeen baimenarekin Zentroa eurekin harremanetan jartzen da jarraipen bat egiteko, laguntzeko eta arreta emateko. Gainera, honela emakume hauen datu pertsonalak eta sozialak eguneratuta izaten dira, sistemak nola funtzionatzen duen egiaztatzen da eta esku-hartzen da behar izanez gero. Era berean, erabiltzaileak Arretaren Zentroarekin harremanetan jar daitezke beharrezkoa iruditzen zaienean, ez krisi egoeretan bakarrik.  

 

Telelaguntza mugikorraren zerbitzu publikoak genero indarkeriaren biktimentzako dituen helburuak hauek dira:

. Larrialdi egoeretan berehalako eta beharrezko arreta bermatu, erabiltzaileari segurtasuna eskainiz eta baliabide egokiak martxan jarriz gertatu den larrialdi motaren arabera.

• Erabiltzaileei segurtasuna eta lasaitasuna eman pertsonen arteko komunikazioa bermatuz edozein beharren aurrean eta eguneko 24 ordutan.

• Zerbitzua erabiltzen dutenen autoestimua eta bizi-kalitatea sendotu, laguntza sare soziala sortzen lagunduz ohiko ingurunean eta erasotzailea ez den ingurune familiar eta sozialarekin harremana mantentzera animatuz.

• Ezaugarri hauek dituen erabiltzaile baten jasaten dituen gainkargak gutxitzen lagundu, lasaitasuna emanez sor daitezkeen gertakizunak erantzun eta babestu ditzakeen gizatalde eta lantalde bat dagoela jakinaraziz.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri