E Plana
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak Autonomia Erkidegoek aurkezten dituzten proiektuak errazago izapidetzeko unitate bat jarri du martxan, Espainiako Gobernuak Mendekotasunerako E Planari (Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Espainiako Plana)emandako 400 milioien kontura. Bulego honen helburua gobernu autonomikoek dituzten zalantzak argitzea da eta aparteko diru honi dagozkion proiektu eta hitzarmenen izapideak arintzea.
Gainera, funtsari buruzko informazio guztia
http://www.saad.mtas.es/portal/saad/fondo.html web orrian eskuragarri dago Helbide honetan, Autonomia Erkidegoek euren eskaeretan aurkeztu behar dituzten hitzarmen ereduak eta eranskinak daude.
Autonomia Erkidegoek funts honen kontura proiektuak aurkeztu ditzakete urtarrilaren 24 arte. Autonomia bakoitzaren proiektuak finkatu eta egiaztatu ondoren Ministerioak erkidego bakoitzarekin dagozkion hitzarmenak sinatuko ditu eta behin betiko lanak zehaztuko dira.
E Planaren Mendekotasunerako aparteko funts honen bitartez Autonomia Erkidegoek zentro berrietan inbertsio berriak finantzatu ahal izango dituzte, baita mendekotasuna duten pertsonen arretarako zerbitzu eta plazak ere eta dauden zentro eta zerbitzuak egokitu ere bai. Horrela, hurrengo programetan dauden jarduerak burutuko dira:
Autonomia Erkidegoka 400 milioiko aparteko funts honen berri abenduaren 22an Mendekotasunaren Lurralde Kontseiluak eman zuen eta banaketa honakoa da:
400 milioi eurotako Estatuko Aparteko Funtsaren banaketa
| Autonomia Erkidegoa | Milioi euro |
|---|---|
| Guztizkoa | 400 |
| Andaluzia | 74,27 |
| Aragoi | 15,24 |
| Asturiasko Printzerria | 12,24 |
| Balears (Illes) | 7,23 |
| Kanariak | 12,90 |
| Kantabria | 6,02 |
| Gaztela eta Leon | 29,65 |
| Gaztela-Mantxa | 21,42 |
| Katalunia | 61,96 |
| Valentziako Erkidegoa | 36,1 |
| Extremadura | 11,0 |
| Galizia | 32,11 |
| Madrilgo Erkidegoa | 37,94 |
| Murtziako Eskualdea | 11,63 |
| Nafarroa | 5,8 |
| Euskadi | 19,98 |
| Errioxa | 3,51 |
| Ceuta | 0,47 |
| Melilla | 0,43 |
E Planaren Mendekotasunerako proiektu hauek martxan jartzearekin, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak uste du Espainia osoan 35.000 lanpostu sortuko direla.
400 milioiko aparteko funts honi esker Espainiako Gibernuak 2009 arte Mendekotasunaren arloan inbertitu duena 1.559 milioi euro izan da iaz emandakoa baino %79 gehiago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa