Lehen aldiz PFEZn bildutakoaren %0,7 gorde da
Mercedes Cabrera Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak Gizarte Gaietako Lurralde Biltzarra presiditu du eta bertan arlo honen inguruko autonomia erkidego guztietako sailburuek parte hartu dute.
Bileran, Cabrerak GKEen proiektuei diru-laguntzak emateko deialdiaren inguruan informazio orokorra eman du Alde honetatik ministroak esan du Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak aurten ia 190 milioi emango dizkiela GKEei PFEZren kontura Espainian gizarte proiektuak garatu ditzaten. Diru kopuru hau 2008an emandakoa baino %41 gehiago da.
"Zifra hauek erabateko errekorra ezartzen dute. Herritarrek, borondatea eta konpromisoa erakutsiz gizarte eremuko proiektuak finantzatzen lagundu dute, historiako finantzaketarik handiena hain zuzen", esan du Mercedes Cabrerak.
Aurtengo deialdian gizarte-interesa duten beste helburuetarako Espainiako Gobernuak onartu zuen PFEZren %0,7 gehikuntza aplikatzen da. Lehen % 0,52 zen. 2007an 245 milioi euro izan ziren (2009ko deialdian kontuan hartzen den ekitaldia). Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak diru kopuru honen %80 inguru kudeatzen du. Gainerakoa nazioarteko lankidetza-proiektuentzat eta ingurumenarekin lotutako proiektuentzat izango da.
Diru kontuez gain deialdi honek ondoko berritasunak ditu:
• Proiektuak aukeratzerako orduan autonomia erkidegoen parte-hartzea hazi egiten da.
• Lehenengo aldiz autonomia, lurralde edo herri arloko GKEek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, estatu osoan garrantzia izan dezaten.
• Ahalik eta gehien errazten da GKE eta proiektu gehienek diru-laguntza izan dezaten deialdiaren oinarriak agindua baino lehenago argitaratuko baitira. Ondorioz baldintzak ezagutu eta proiektuak landu beharko dira.
• Jarduera-eremuak 45 ere izan daitezke. Hauen artean nabarmentzen dira etxerik gabeko pertsonak edo gizartetik kanpo dauden edo gelditzeko arriskuan dauden herritarrak gizarteratzeko programak; zailtasun bereziak dituzten familietan esku-hartzeko proiektuak; edo emakumeei lan munduan sartzen laguntzen dieten proiektuak.
Autonomia erkidegoei kredituak gizarte-proiektuentzat
Bileran, Gobernuak Autonomia Erkidegoei banatutako 102,9 milioi euroren inguruan ere informazioa eman du. Diru hau zerbitzu sozialak, haurtzaro, familia edo ezinduentzako proiektuak burutzeko da. Programa hauek Autonomia Erkidegoek kudeatzen dituzte eta estatuak finantzatzen ditu.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak finantzatutako programen artean dago Gizarte Zerbitzuen Itundutako Plana. 2009an, Gobernuak 96,1 milioi euro emango ditu plan hau burutzeko, iaz baino %1,3 gehiago.
Itundutako Planaren bidez, Autonomia Erkidegoek gizarte-zerbitzuen udal-sarea mantentzen eta garatzen dute. Plan honen kontura finantzatutako proiektuek ondoko helburuak dituzte:
Itundutako Planaz gain, Gobernuak Pertsona Ezinduen Ekintza Plana finantzatzeko 2,3 milioi euro emango ditu eta horren bitartez Autonomia Erkidegoek ezintasuna duten pertsonen arreta-zerbitzuak garatzen dituzte.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak 3,3 milioi euro emango ditu haurtzaroari laguntzeko programetarako. Diru honekin Autonomia Erkidegoek haurren tratu txarren prebentzio eta arreta proiektuak garatuko dituzte, baita adin txikiko arau-hausleen inguruko proiektuak ere.
Azkenik, milioi bat euro baino gehiago izango dira ijitoen aldeko proiektuentzako Ijito Garapen Planaren barruan.
Murtzian izango da 2009ko Boluntarioen Estatuko Biltzarra
Lurralde Batzarrak gaur erabaki du Murtzian izango dela Boluntarioen Estatuko XII. BIltzarra eta abenduan izango da.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak Autonomia Erkidego honi 150.000 euro emango dizkio biltzarra antolatzeko.
Bestelako kontuak
Bileran Mendekotasuna duten Pertsonen Enpleguarentzako Ekintzako Estrategia Global berriaren inguruan ere informazioa eman da, baita 2009-2012 Ijito Herriaren Garapenerako Ekintza Plana izango denaren ildo orokorraren inguruan ere eta Europako Batzordeak egin duen dokumentu estrategikoaren inguruan datorren urtean izango den Txirotasunaren eta Gizartetik Kanporatzearen aurkako Europako Urtearen (2010) inguruan ere bai, beste kontu batzuren artean.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa