Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Emakumeari eta Ezintasunari buruzko Europako Kontseiluaren Biltzarraren ondorioak

2009ko otsailaren 13a

Leoneko agenda

Amparo Valcarce Gizarte-Politikako Estatu-idazkariak, Alexander Vladychenko Europako Kontseiluko Gizarte Kohesioko zuzendari nagusiak eta Rosa Peris Espainiako Emakumearen Institutuko zuzendari nagusiak gaur eman diote amaiera Leonen Emakumea eta Ezintasuna Enplegua eta prestakuntza lortzearen inguruan Europako Kontseiluaren Biltzarrari, eta Europako 17 herrialdek parte hartu dute.


Amaierako ekitaldian Europako Kontseiluak eta parte hartu duten herrialdeek ondoko ondorioak aurkeztu dituzte eta Leoneko Agenda izenez onartu dira:


1.- Generoaren eta ezintasunaren ikuspuntua indartu egin behar dugu zeharka politika guztietan.


2.- Neska eta emakume ezinduen egoera aztertuko duten ikerketak sustatu behar dira bizitza sozialaren arlo desberdinetan, eta ezintasuna eta genero elementua aldagai gisa sartzen dituzten datu estatistiko fidagarriak izan behar ditugu.


3.- Emakume ezinduei zuzendutako ekintza zehatzak eta programa espezifikoak diseinatzea oinarrizkotzat jotzen dugu eta euren parte-hartzea nahi dugu neurri horiek diseinatzerakoan.


4.- Komunikabideetan eta publizitatean oro har ezintasuna duten nesken eta emakumeen presentzia sustatzeko eta irudia hobetzeko kanpainak antolatzea proposatzen dugu.


5.- Herrialde desberdinetan emakume ezinduen egoera hobetzeko hartzen diren neurri guztiak ebaluatzeko eta jarraitzeko sistema bat ezarri behar da, abian jarritako ekintzak eraginkorrak direla egiaztatzeko eta etorkizunean beste konpromiso batzuk hartu ahal izateko.


6.- Emakume ezinduek euren gaitasunen araberako lanpostua lortzeko aukera izan behar dute , horretarako ekintza positiboko neurriak hartu behar badira ere. Halaber sindikatuak eta enpresa-erakundeak sustatu beharko lirateke emakume ezinduen aldeko erantzukizun soziala, emakume ezinduak lanean hastea eta hauen sustapena estrategia-korporatibo gisa erabil dezaten.


7.- Estatu Kideek emakume ezinduen gaitasun pertsonal eta profesionala handiagotzen dituzten programak eta neurriak sustatu behar dituzte, emakume hauek lan-merkatu arruntean lanbide lehiakorragoak izan ditzaten.


8.- Neska eta emakume ezinduen behar pertsonalak kontuan hartu behar dira, eguneroko bizimoduan tresna lagungarriak eskainiz eta laguntza teknikoa emanez, hezkuntza ziklo osoan eskolatzeko aukera izan dezaten, eta unibertsitatea eta enplegua ere eskura izan ditzaten.



9.- Estatu Kideek emakume ezinduak babestu egingo ditu eta lagundu egingo die erabakiak hartzeko orduan eta bizitza sozialean ere bai. Horretarako parte-hartze aktiboa funtsezkoa da. Demokrazia parte-hartzaileak eskatzen duenez berdintasunaren politikak sartu behar dira gobernuaren arlo guztietan.


10. Botere publikoek emakume ezinduei euren bizitzan, oraina edo etorkizuna izan, eragina izango duten erabakietan aktiboki parte hartzen lagundu behar diegu, erantzukizunez eta nazioarteko erakundeen eta bere Estatu kideen babesarekin.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri