Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak 15,2 milioi eman dizkio Aragoiri mendekotasun proiektuak garatzeko

2009ko martxoaren 19a

Ikusi irudia erresoluzio altuan  Mercedes Cabrera eta Marcelino Iglesias hitzarmenaren sinaduran zehar.
E Planaren Logotipoa
  • Mendekotasunaren arreta-zerbitzurako 2.900 plaza baino gehiago sortu edo egokituko dira erkidego honetan (egoitzak, eguneko zentroak, autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzuak eta ostatu partikularrak )

  • Gobernuak %79an areagotzen du mendekotasunari zuzendutako aurrekontua 2009an
  • Aragoiko erkidegoan Lege honen onuradun izateko eskubidea jada 23.179 pertsonei onartu zaie

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa den Mercedes Cabrerak eta Aragoiko presidentea den Marcelino Iglesiasek gaur sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren arabera, Espainiako Gobernuak guztira 15.236.703 euro bideratuko ditu erkidego honetara pertsona ezinduen arretarako proiektuen garapenerako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plan Espainiarraren mendekotasunaren ezohiko funtsaren kontura (E Plana).

Ezohiko funts honen bidez, Aragoik aurten pertsona ezinduen arretarako zentro berrietan, zerbitzuetan eta plazetan inbertsioak finantzatuko ditu, eta lehendik dauden zentro eta zerbitzuak modernizatu eta egokituko ditu. Inbertsio hauek ezinduentzat 2.915 plazaren sorkuntza edo moldaketa ekarriko dute egoitzetan, eguneko edo gaueko zentroetan, autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzuetan eta ostatu partikularretan.

Ezohiko funtsaren kontura egingo diren proiektu hauek martxan jartzeak Aragoin 1.100 lanpostu baino gehiagoren sorkuntza ekarriko du.

Autonomia erkidego honetan gaur egun 23.179 pertsonari onartu zaio Dependentziaren Legearen onuradun izateko eskubidea.

Ezinduen arreta-zerbitzu berrien hitzarmenak eta garraio-zerbitzuen hobekuntzarako programak ere burutuko dira.

Gainera, Aragoiko Gobernuak profesionalentzako eta ezinduen zaintzaileentzako 80 prestakuntza-programa finantzatuko ditu, 700 plaza izango dituztenak.

Gaur hitzartutako 15,2 milioi euroak Aragoiko herritarrek Espainiako Gobernuaren aldetik Dependentziaren Legearen garapenerako jasoko duten finantzaketari gehituko zaizkio.
2009an bideratuko den guztizko zifra ez da urte amaierara arte ezagutuko.
Baina gogoan izatekoa da 2008an, MEPSYDEK 39,3 milioi euro baino gehiago bideratu zituela autonomia erkidegora kontzeptu honengatik.

E Planaren ezohiko funts hau Dependentziaren Legearen finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
Horrela, 2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.


E PLANAREN MENDEKOTASUNERAKO FUNTSAREN INBERTSIOAK ARAGOIN

E Planaren Ezohiko Funtsaren kontura Aragoiko Gobernuak eskatutako inbertsioak ondorengoak dira:

Proiektu mota, plaza berriak edo egokituak, E Planeko
zenbatekoa
plaza Berriak eguneko zentroetan, egoitzetan eta landaguneko ezinduentzako arretan: 301 1.902.285
Eguneko zentroetan, egoitzetan edo autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan dagoen zerbitzu-sarearen finkatze eta hobekuntza: 1.757 8.001.572
Pertsona ezinduen ostatu partikularren moldaketa: 150 383.000
Zerbitzu berrien hitzarmena. 4.426.846
Profesionalen eta zaindarien heziketa eta prestakuntza.
443.000
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuen eta garraioen azpiegituraren hobekuntza.

80.000
GUZTIRA 2.915 15.236.703

1) Inbertsioa eguneko zentroetako eta ostatu-plaza berrietan, eta landaguneko ezinduentzako laguntzan
Probintzia, herria, zentroaren izena, finantzaketa. E Plana, eta sortutako plazak

Zaragoza. Zaragoza Comision Ostatu-Zentroa 90.000 (8)
Huesca. Barbastro Eguneko Zentroa Barbastro 286.000 (20)
Teruel. Albarracin R.P.Mayores de Albarracin 800.000 (58)
Zaragoza. Biota C.Dia Mayores de Biota 300.000 (30)
Zaragoza. Gelsa C.Dia Mayores de Gelsa 100.000 (30)
Huesca. Graus R.P. Mayores de Graus 126.285 (100)
Huesca.Huesca R.D. Psquicos de Aspace 200.000 (55)
 


2) Eguneko zentroetan, egoitzetan eta prebentziorako eta autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan dagoen zerbitzu-sarearen eskaintza finkatu eta hobetzea

Zaragoza Zaragoza R.Romareda 67.100 (175)
Zaragoza Zaragoza R.Romareda 9.350,00 (27)
Zaragoza Borja R.P. Mayores de Borja 1.245.500,00 (67)
Zaragoza Borja R.P. Mayores de Borja 50.000,00 (8)
Zaragoza Borja R.P. Mayores de Borja 808.000,00 (42)
Zaragoza Zaragoza C. Atencion D. Psiquicos (Camp) 742.222,00 (122)
Huesca Huesca RPM Sagrada Familia 138.600,00 (54)
Huesca Huesca RPM Sagrada Familia 157.300,00 (58)
Huesca Huesca RPM Ciudad de Huesca 82.500,00 (98)
Huesca Huesca RPM Ciudad de Huesca 44.000,00 (53)
Teruel Teruel C. Asistencial El Pinar 360.000,00 (112)
Teruel Utrillas R.P. Mayores Utrillas 325.000,00 (51)
Teruel Teruel R.P. Mayores de Javalambre 1.645.000,00 (210)
Teruel Teruel R.P. Mayores de Javalambre 1.700.000,00 (212)
Huesca Ainsa R.P. M. Solana de Ainsa 127.000,00 (100)
Zaragoza Zaragoza Centro Ocupacional Cedes 200.000,00 (58)
Zaragoza Zaragoza R.D. Psquicos de Aspace 100.000,00 (28)
Zaragoza Zaragoza R.D. Psquicos de Atades 200.000,00 (282)
 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri