Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak sei milioi eman dizkio Kantabriari mendekotasun proiektuak garatzeko

2009ko martxoaren 23tik

E Plana

E Planaren Logotipoa
  • Mendekotasunaren arretarako zerbitzuetan 770 plaza baino gehiago sortu edo egokituko dira erkidego honetan (adinekoen eta pertsona ezinduen egoitzetan, autonomia pertsonalaren sustapen-zerbitzuetan eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan)

  • Gobernuak %79an areagotzen du mendekotasunari zuzendutako aurrekontua 2009an
  • Kantabriako erkidegoan jada 9.717 pertsonari onartu zaio Lege honen onuradun izateko eskubidea

 

Hezkuntza, Gizarte-Politika Eta Kirol Ministroa den Mercedes Cabrerak eta Kantabriako Gobernuko lehendakariordea den Dolores Gorostiagak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur. Honen arabera, Espainiako Gobernuak guztira 6.021.515 euro bideratuko ditu erkidego honetara pertsona ezinduen arretarako proiektuen garapenerako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plan Espainiarraren mendekotasunaren ezohiko funtsaren kontura (E Plana).

Ezohiko funts honen bidez, Kantabriak aurten inbertsioak finantzatuko ditu pertsona ezinduen arretarako zentro berrietan, zerbitzuetan eta plazetan, eta lehendik dauden zentro eta zerbitzuak modernizatu eta egokituko ditu.
Inbertsio hauek ezinduentzako 775 plazaren sorkuntza edo moldaketa ekarriko dute egoitza-zentroetan, autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzuetan eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan.

Ezohiko funtsaren kontura egingo diren proiektu hauen martxan jartzeak 200 lanpostu baino gehiagoren sorkuntza ekarriko du Kantabriara.

Autonomia erkidego honetan gaur egun Dependentziaren Legearen onuradun izateko eskubidea onartu zaien 9.717 pertsona daude.

Gaur hitzartutako sei milioi euroak Kantabriako herritarrek Espainiako Gobernuaren aldetik Dependentziaren Legearen garapenerako jasoko duten finantzaketari gehituko zaizkio.
2009an bideratuko den guztizko zifra ez da urte amaierara arte ezagutuko.
Baina gogoan izatekoa da 2008an, MEPSYDEK 15,1 milioi euro baino gehiago bideratu zituela autonomia erkidegora kontzeptu honengatik.

E Planaren ezohiko funts hau Dependentziaren Legearen finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
Horrela, 2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri