E Plana
Gizarte-Politikako Estatu-idazkaria den Amparo Valcarcek eta Kataluniako Gizarte-Ekintza eta Herritartasuneko aholkularia den Carme Capdevilak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur Bartzelonan. Honen arabera, Espainiako Gobernuak guztira 61.965.893 euro bideratuko ditu erkidego honetara, pertsona ezinduen arretarako inbertsio eta proiektuen exekuziorako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Planaren mendekotasunaren ezohiko funtsaren kontura(E-Plana). Espainiako Gobernuak esklusiboki finantzatutako proiektuak Kataluniak eskatu zituen.
Funts berezi honen xedea ekonomia-jarduera eta lanpostuen sorkuntza estimulatzean zentratzen da, halaber gizarte-babesa indartzean.
Ezohiko funts honen bidez, Kataluniak aurten plaza berriak sortuko ditu egoitzetan, eguneko zentroetan eta autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzu-zentroetan.
Gainera, adineko pertsonen eta ezinduen arretarako lehendik dauden zerbitzuen modernizazioa eta egokitzapena finantzatuko du eguneko zentroetan eta egoitzetan.
Bestalde, Kataluniak ezinduen arretarako plaza berrien hitzarmenak ere bultzatuko ditu funts honen kontura, eguneko zentroetan eta egoitzetan.
Guztira, Espainiako Gobernuaren inbertsio hauek ezinduentzako 5.100 plaza baino gehiagoren sorkuntza edo moldaketa suposatuko dute Katalunian.
Gainera, adineko pertsonen eta pertsona ezinduen ostatu partikularretan moldaketak finantzatuko dira eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren azpiegitura hobetuko da.
Ezohiko funtsaren kontura egingo diren proiektu hauen martxan jartzeak 5.300 lanpostu baino gehiagoren sorkuntza ekarriko du Kataluniara.
E Planaren ezohiko funtsa Autonomia Erkidegoek Dependentziaren Legerako jasotzen duten finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa