Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak hamaika milioi eman dizkio Extremadurari mendekotasun proiektuak garatzeko

2009ko martxoaren 31

E Plana

E Planaren Logotipoa
  • Erkidego honetan mendekotasunaren arreta-zerbitzuetan 1.800 plaza baino gehiago sortu edo egokituko dira (nagusien eta pertsona ezinduen egoitzetan, autonomia pertsonalaren sustapen-zerbitzuetan, etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan eta bizileku partikularretan)

  • Gobernuak %79an areagotzen du mendekotasunari zuzendutako aurrekontua 2009an
  • Extremadurako erkidegoan jada Lege honen onuradun izateko eskubidea 14.255 pertsonari onartu zaio

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa den Mercedes Cabrerak eta Extremadurako Juntako presidentea den Guillermo Fernández Varak gaur sinatu duten lankidetza-hitzarmen arabera, Espainiako Gobernuak guztira 11.003.316 euro bideratuko ditu erkidego honetara pertsona ezinduen arretarako proiektuen garapenerako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Planaren mendekotasunaren ezohiko funtsaren kontura (E Plana).

Ezohiko funts honen bidez, aurten Extremadurak inbertsioak finantzatuko ditu ezinduen arretarako zentro berrietan, zerbitzuetan eta plazetan, eta lehendik dauden zentro eta zerbitzuak modernizatu eta egokituko ditu. Inbertsio hauek pertsona ezinduentzako 1.800 plazaren sorkuntza edo moldaketa suposatuko dute egoitza-zentroetan, autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzuetan eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan.

Ezohiko funtsaren kontura egingo diren proiektu hauen martxan jartzeak ia 1.000 lanposturen sorkuntza ekarriko du Extremadurara.

Autonomia erkidego honetan gaur egun Dependentziaren Legearen onuradun izateko eskubidea onartu zaien 14.255 pertsona daude.

Gaur hitzartutako hamaika milioi euroak Extremadurako herritarrek Espainiako Gobernuaren aldetik Dependentziaren Legearen garapenerako jasoko duten finantzaketari gehituko zaizkio.
2009an bideratuko den guztizko zifra ez da urte amaierara arte ezagutuko.
Baina gogoan izatekoa da 2008an, MEPSYDEK 19,4 milioi euro baino gehiago bideratu zituela autonomia erkidegora kontzeptu honengatik.

E Planaren ezohiko funts hau Dependentziaren Legearen finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
Horrela, 2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79a gehiago.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri