E Plana
Gizarte-Politikako Estatu-idazkaria den Amparo Valcarcek eta Gizarte-Ongizateko aholkularia eta Valentziako Erkidegoaren Hirugarren Lehendakariordea den Juan Cotinok gaur Alacanten sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren arabera, Espainiako Gobernuak erkidego honetara guztira 36.098.660 euro bideratuko ditu mendekotasunaren inguruko proiektuak garatzeko, Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko Planaren mendekotasunaren ezohiko funtsaren kontura (E Plana).
Funts berezi honen xedea ekonomia-jarduera eta lanpostuen sorkuntza estimulatzean zentratzen da, halaber gizarte-babesa indartzean.
Ezohiko funts honen bidez, Valentziako Erkidegoak aurten plaza berriak sortuko ditu egoitzetan, eguneko zentroetan eta autonomia pertsonalaren sustapenerako zerbitzuetan.
Gainera, lehendik dauden adineko pertsonen eta pertsona ezinduen arreta-zerbitzuen modernizazioa eta egokitzapena finantzatuko du egoitza-zentroetan.
Proiektu hauek martxan jartzeak 1.500 lanpostu baino gehiagoren sorkuntza suposatuko du Valentziako Erkidegoan.
Bestalde, Valentziako Erkidegoak telelaguntza-zerbitzuen eta pertsona ezinduen arretarako plazen hitzarmen berriak ere bultzatuko ditu funts honen kontura.
Guztira, Espainiako Gobernuaren inbertsio hauek pertsona ezinduentzako 11.600 plaza baino gehiagoren sorkuntza edo moldaketa suposatuko dute Valentziako Erkidegoan.
Gainera, profesionalak ez diren ezinduen zaindarientzako 400 prestakuntza-programa finantzatuko dira.
Ikastaro hauek 8.000 familia zaintzaile izango dituzte onuradun gisa.
Autonomia erkidego honetan gaur egun Dependentziaren Legearen onuradun izateko eskubidea onartu zaien 31.808 pertsona daude
E Planaren ezohiko funtsa Autonomia Erkidegoek Dependentziaren Legerako jasotzen duten finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa