Autonomia Erkidegoek emandako datuen arabera
Guztira 566.410 pertsonak du Dependentziaren Legearen onurak jasotzeko eskubidea, 2009ko martxoaren 1ean Autonomia Erkidegoek emandako datuen arabera.
Hauetatik, 401.058 mendekotasun handikoak bezala onartutakoak izan dira eta 165.352 mendekotasun latzekoak bezala (gaur egun, legeak babesten dituen bi mailak, bere aplikazioaren egutegiaren arabera). Dependentziaren Lege honen arabera, pertsona hauek gizarte-zerbitzuen edo prestazio ekonomikoen bidez artatzen dira.
Onuradunek hurrengo zerbitzu eta prestazioak jasotzen dituzte, 2009ko martxoaren 1eko Autonomia Erkidegoen datuen arabera:
| Zerbitzu edo prestazioa | Onuradunak |
|---|---|
| *Gobernuak Autonomia Erkidegoei eskatu die onuradun hauen zerbitzu edo prestazioak zehazteko. | |
| Telelaguntza | 14.482 |
| Etxez-etxeko laguntza | 46.429 |
| Eguneko/gaueko zentroetan plazak | 16.307 |
| Egoitzetan plazak | 76.011 |
| Prebentzio-zerbitzua eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzua | 656 |
| Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa | 21.022 |
| Familia zaintzeagatik prestazio ekonomikoa | 151.291 |
| Laguntzaile pertsonala izateagatik prestazio ekonomikoa | 432 |
| Autonomia Erkidegoek zehaztu gabeko zerbitzu edo prestazioa* | 240.438* |
Autonomia Erkidegoek martxoaren 1eko datan Dependentziaren Legearen aplikazioaren inguruan emandako datu osoak Imsersoren web orrian daude eskuragarri: www.seg-social.es/imserso
.
GIZARTE SEGURANTZAN 53.000 ALTA BAINO GEHIAGO FAMILIA ZAINTZAILEENTZAT
Senideen zainketagatik prestazio ekonomikoen onuradunetatik (151.291, Autonomia Erkidegoen datuen arabera), guztira 53.695 dira Gizarte Segurantzan alta emandakoak, erakunde honek 2009ko martxoaren 5ean erraztutako datuen arabera.
Dependentziaren Legea betez prestazio ekonomikoa jasotzen duten zaindarien alten inguruko Gizarte Segurantzaren datuak Imsersoren web orrian daude eskuragarri: www.seg-social.es/imserso.
MENDEKOTASUN LEGEAREN ESTATUKO FINANTZAKETAREN GEHIKUNTZA 2009RAKO
Espainiako Gobernuak 2009an 1.558 milioi euro zuzenduko ditu Erkidego Autonomoetara Mendekotasunaren legerako, iaz baino %79 gehiago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa