Ministro Kontseilua
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak, Mercedes Cabrerak, bere sailaren emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna sustatzeko jardueren inguruko txosten bat aurkeztu dio gaur Ministro Kontseiluari. Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioa (MEPSYD) Gobernuaren tresna nagusietako bat da arlo honetan, Berdintasun Ministerioarekin batera, gizarte-politiketan ekintza ausart baten bitartez bakarrik egin ahal baitira gure gizartean oraindik dirauten desberdintasunak konpentsatzeko ekintza positiborako neurriak.
Gainera, Hezkuntzaren bidez etorkizunean desberdintasun hauen jarraipena prebenitu daiteke.
Hezkuntzaren arloan bide hirukoitz batean egituratzen dira gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren sustapenera eta desberdintasunen prebentziora zuzendutako ekintzak:
Legealdi honetako proiektu nagusietako batek bere momentuan ikasteko aukera izan ez zuten eta euren lanaren edo ezagutzen onespen ofizialik gabe etxeko lanetan aritu diren emakume heldu askoren etorkizuna alda dezake.
MITINAk eta MEPSYDek garatzen duten Lanbide Heziketaren bultzadarako Ibilbide-orriaren eremuan, gutxi barru Errege-Dekretu bat onartuko da, zeinaren bitartez, emakume hauei eta titulurik gabeko langileei ebaluazioetara aurkezteko aukera emango zaien. Hauetan beharrezko ezagutzak frogatzen badituzte, dagozkien FParen ikasgaiak (moduluak) edo Profesionaltasun Ziurtagiriak onetsiko zaizkie.
Neurri honek emakume asko lagundu eta animatuko ditu ikasketetara itzultzeko Arreta Soziosanitarioa, Haur-Hezkuntza eta Ostalaritza eta Turismoa bezalako arloetan.
Iaztik garatzen dugun Educa3 Planak ere familiei onurak ekarriko dizkie, eta haiekin emakumeei. 2008-2012 aldian 0 eta 3 urte bitarteko haur-hezkuntzarako 300.000 plaza sortzean datza.
Horretarako, Plana 1.087 milioi eurorekin hornituta dago, %50ean finantzatutakoak Ministerioa eta Autonomia Erkidegoen artean.
Gazteei dagokienez, aurreko legealdian Hezkuntzaren Lege Organikoaren onarpenarekin hasitako lana emaitzak ematen hasi da.
Berdintasunak hezkuntza sistema guztia blaitzen du, baina gainera bere espazio zehatza ere badauka Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzan, zein jada milioi bat gaztek ikasi edo ikasten dute, eta berriki Auzitegi Gorenak berretsi duena. Halaber, gero eta gehiago dira gai hauek euren bizikidetza-planetan tratatzen dituzten ikastetxeak eta irakasleen kontzientziazioa handiagoa da.
Honi lagundu nahi dio irakasleen hasierako prestakuntza berriak.
Bigarren hezkuntzako irakasle izan nahi duten graduatutako unibertsitateko gazteek datorren ikasturtean egin beharko duten Master berriak bere xedeen artean du etorkizuneko irakasleak prestatzea "Ekitateari, hezkuntza emozionala eta balioenari, gizonen eta emakumeen arteko eskubide eta aukeren berdintasunari arreta berezia eskainiko dioeten ikaskuntza-espazioak diseinatu eta garatzeko".
Gizarte eremuan, MEPSYDEK bi arlotan ahalegin garrantzitsu bat egiten du: ezintasuna eta gizarte-zerbitzuak.
Hauetako lehenengoan EINen datuen arabera 2,3 milioi emakumera iristen den kolektibo honen desberdintasun egoerei aurre egitera orientatutako ekintza desberdinak garatzen ditu; bere integrazio pertsonala sustatzea eta baita gizarte-gaitasunena eta lan-munduan ere, eta tradizionalki ukatu zaizkion espazio eta ikusgarritasuna ematea.
Hauen artean nabarmentzen dira Emakume Ezinduentzako Ekintza-Plana, Pertsona Ezinduentzako II. Ekintza-Plana eta Ezintasun Egoeran dauden Pertsonentzako Enplegu-Estrategia.
Gizarte-zerbitzuen arloan, MEPSYDek zenbait ekintza garatzen ditu, esaterako, emakumeei orientatutako eremu sozialeko proiektuen finantzaketa PFEZaren gizarte-laguntzaren bitartez; 2,9 milioi emakumeren oinarrizko gizarte-prestazioak finantzatzen dituen Hitzartutako Planaren bultzada; Dependentziaren Legearen bidez, senideen zaintzaz arduratzen diren milaka emakumeren egoeraren onespena, hemendik aurrera Gizarte Segurantzak lan hori ofizialki onartzen duela ikusiko baitute, edo ijitoen kolektiboaren aldeko Programa.
Halaber, Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren bidez (IMSERSOA) adineko emakumeentzako zenbait ekintza prestatzen ditu, adineko populazioaren %57,65a emakumeek osatzen baitute.
Hala ere, mendekotasun arrisku handiagoa dute, eta horregatik Gobernuak hauen zahartze hobea sustatzeko eta zaurkortasun egoeren prebentziorako lan egiten du, ikerketa-ildo zehatzen eta azterketen bitartez, esaterako, Adineko Pertsonen Liburu Zuria, emakumeari eskainitako kapitulu zehatz bat izango duena. Halaber, adineko emakumeentzako Gida bat egiten ari da, eta bere xedea autozainketaren jarraibideak hedatzea da.
Azkenik, Cabrera ministroaren txostenak azken urteotan kirolak, eta beraz honen onurek, oinarri soziala areagotu dutela nabarmentzen du.
Espainiako kirolak bizi duen une handia emakumeen parte-hartzearen hazkundean ere oinarritzen da, baina oraindik ez da nahikoa.
Jada aurreko legealdian, Kirol-Kontseilu Gorenaren barnean, Emakumearen eta Kirolaren unitate zehatz bat sortu zen.
Bere eskuduntzak handitu eta indartuta ikusi dituen unitate bat. Gainera, Emakume Kirolarien laguntza eta jarraipenerako programa zehatzak sortu dira. Unitate hau emakumea eta kirolaren inguruko atal zehatz bat izango duen Jarduera Fisikoaren eta Kirolekoaren Plan Integral berri baten diseinuan ari da lanean.
Planak emakumeek kirolaren praktikan benetako berdintasunez eta efektu positiboetara sartzeko neurriak bilduko ditu, eta baita kirol-erakundeetako ardura-postuetarako sarrerarako neurriak ere.
Plan honen eremuan, duela gutxi CSDak "Kirolean berdintasunaren eta emakumearen parte-hartzearen aldeko manifestu" baten sinadura eta aurkezpena bultzatu ditu, Marta Domínguez edo Maite Martínez bezalako Espainiako kirolaren irudien laguntzarekin.
Ministerioak idazpen zehatz bat bideratzen du emakumeen sarrera errazten duten federazioen ekimenei diru-laguntzak emateko.
Aurten mota honetako 38 proiektu finantzatuko dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa