Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak 12,9 milioi eman dizkio Kanariari mendekotasun proiektuak garatzeko

2009ko apirilaren 6a

E Plana

E Planaren Logotipoa
  • Inbertsio hauek mendekotasun egoeran daudenentzako arreta-zerbitzuetan (adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan, autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan eta telelaguntza zerbitzuetan) 2.000 plaza sortzeko edo egokitzeko erabiliko dira.
  • Proiektu hauek martxan jartzeak 400 lanpostu berri baino gehiago sortuko ditu Kanarietan

Gizarte Politikarako Estatu-idazkari Amparo Valcarcek eta Kanarietako Gobernuko Gizarte-ongizate, Gazteria eta Etxebizitza sailburu Inés Rojasek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur Santa Cruz de Tenerifen. Hitzarmen honen arabera, Espainiako Gobernuak 12.901.953 euro emango dizkio erkidego horri, menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako inbertsioak egin eta proiektuak aurrera eramateko; finantzaketa Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Planaren (E Plana) menpekotasunaren ezohiko funtsaren kontura egingo da. Proiektu hauek Espainiako Gobernuak bakarrik finantzatzen ditu eta Kanarietako Gobernuak eskatutakoak dira.

Funts berezi honen xedea ekonomia-jarduera eta lanpostuen sorkuntza estimulatzean zentratzen da, halaber gizarte-babesa indartzean.

Ezohiko funts honen bidez, Kanarietako erkidegoak adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan plaza berriak sortu ditu. Gainera, adineko pertsonentzako eta ezinduentzako aurretik existitzen diren arreta-zerbitzuen modernizatzea eta egokitzapena finantzatuko da, adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan eta autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan.

Bestalde, Kanarietako Gobernuak menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu-kontzertu eta arreta-plaza berriak ere bultzatuko ditu funts berri honen kontura.

Guztira, Espainiako Gobernuaren inbertsio hauek menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako 2.000 plaza sortu edo moldatzeko erabiliko dira Kanarietan.

Gainera, familia-zaintzaileentzako eta Dependentzia-Sistemari lotutako profesionalentzako zazpi prestakuntza-programa finantzatuko dira. Ikastaro hauek Santa Cruz de Tenerifen eta las Palmas de Gran Canarian egingo dira. Azkenik, garraio-zerbitzuen hobekuntza ere finantzatuko da.

Ezohiko funtsaren kontura egingo diren proiektu hauek martxan jartzeak Kanarietan 400 lanpostu baino gehiago sortuko ditu.

E Planaren ezohiko funtsa Autonomia Erkidegoek Dependentziaren Legerako jasotzen duten finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri