Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak 29,6 milioi eman dizkio Gaztela eta Leonei mendekotasun proiektuetarako

2009ko apirilaren 6a

E Plana

E Planaren Logotipoa
  • Inbertsio hauek menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta-zerbitzuetan (adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan, autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan) 288 plaza sortzeko edo egokitzeko baliatuko dira erkidego honetan.
  • Menpekotasun egoeran daudenak laguntzeko 924 zerbitzu hobetuko dira (garraioak, etxez etxeko laguntza edo ostatu partikularrak).
  • Menpekotasun egoeran daudenen senide

 

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministro Mercedes Cabrerak eta Gaztela eta Leongo Juntako Familiaren eta Aukera-Berdintasun sailburu Zesar Antónek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Valladoliden. Hitzarmen horren arabera, Espainiako Gobernuak erkidego honi 29.649.850 euro emango dizkio menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako inbertsioak egin eta proiektuak aurrera eramateko; finantzaketa Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Planaren (E Plana) menpekotasunaren ezohiko funtsaren kontura egingo da. Proiektu hauek Espainiako Gobernuak finantzatuko ditu eta Gaztela eta Leongo Juntak eskatuak dira.

Funts berezi honen xedea ekonomia-jarduera eta lanpostuen sorkuntza estimulatzean zentratzen da, halaber gizarte-babesa indartzean.

Ezohiko funts honen bidez, Gaztela eta Leonek adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan eta autonomia pertsonalaren sustapenerako zentroetan plaza berriak sortuko ditu. Gainera, adineko pertsonen eta ezinduen arretarako aurretik existitzen diren zerbitzuen modernizatzea eta egokitzapena finantzatuko du eta adinekoen egoitzetako plazen kontzertu berriak sustatuko ditu.

Bestalde, Gaztela eta Leongo Juntak funts berri honen kontura finantzatuko ditu menpekotasun egoeran dauden pertsonen etxez etxeko laguntza- eta garraio-zerbitzuak.

Guztira, Espainiako Gobernuaren inbertsio hauek menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako 288 plaza sortu edo egokituko dituzte Gaztela eta Leonen.

Gainera, menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako eta Dependentzia-Sistemari lotutako profesionalentzako prestakuntza-programak finantzatuko dira erkidego honetan. Ikastaro hauek 900 pertsonari mesede egingo diete.

E Planaren ezohiko funtsa Autonomia Erkidegoek Dependentziaren Legerako jasotzen duten finantzaketa orokorrari gehitzen zaio.
2009an, Espainiako Gobernuak 1.558 milioi baino gehiago eskainiko dizkio mendekotasunari, iaz baino %79 gehiago.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri