Estatuko Eskola Kontseiluan jardunaldiak inauguratu ditu
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, "Bizitza guztiko ikaskuntza" lanaldia inauguratu du. Hau Estatuko Eskola Kontseiluak urte honetan zehar izango duen gai monografikoa izango da eta Extremadurako Eskola Kontseiluko presidenteak koordinatuko du.
Irekieran, Almuniak zera gogorarazi du: "Lisboako estrategiak etengabeko prestakuntza jasotzen duten helduei buruzkoa dauka bere adierazle nagusien artean. Arlo honetan Espainiak hobekuntza garrantzitsua egin du azken hamarkadan. Gaur egun ia puntu batean gainditzen dugu Europako batezbestekoa, eta gure herrialdeak 2010erako Europako herritar heldueen %12'5ek motaren bateko hezkuntza jasotzeko Europako helburua lortzeko xederantz aurrerapauso handiak ematen ditu.
Bestalde, Eva Almuniak hau adierazi du: "gaur egun hezkuntza sistemek diseinu malguago berri baterako joera dute. Horrek ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko aukera ematen du, hauen egoera eta adina kontuan hartu gabe; sartzeko eta irtetzeko ateak beharrean, pasabide trukagarridun eskema bat izatea, hezkuntza sistemara edozein momentutan sartzeko ahalmena izaten uztea eta hortik igarotzean bizitza guztiko ikasketak egitea oztopatzen duten kale itsurik edo oztoporik ez aurkitzea".
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa