Ministro Kontseilua
Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroak proposatuta, Ministro Kontseiluak Melilla Educa eta Ceuta Educa planak onartu ditu, bi hiri autonomo horietako hezkuntza-emaitzak hobetzeko. Plan hauek bi hirietan hezkuntza hobetzeko aurretik egindako ekintzak bultzatzera datoz. Ekintza hauek 2005eko martxoan jarri ziren martxan Ceuta eta Melillako funtsean azpimarratzen zuena egiturazko alderdietan eta antolatzaileak.
Hezkuntza Ministerioaren helburua Ceutako eta Melillako ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzea da eta horretarako asmo handiko politika koherentea garatuko du. Politika hori hiri autonomo bakoitzaren errealitatera egokituko da eta, bi lurralde horien berezitasunak kontuan hartuta, barne hartuko ditu Hezkuntzaren Lege Organikoan ezarritako helburuekin lotutako ekintzak.
Ekintzak ondoko zortzi arlo zehatzetan garatuko dira: azpiegiturak, irakasleen kudeaketa, arauen plangintza eta garapena, hezkuntza-eskaintzaren egokitzapena eta hobekuntza, hezkuntza komunitatearen parte-hartzea, antolaketa administratiboa, zentroetan hezkuntzan laguntzeko baliabideak eta gizarte-eragileen eta lan-administrazioaren lankidetza eta parte-hartzea.
Arlo hauen barruan arreta berezia jarriko da, beste batzuen artean, ondoko gaiekin lotutako ekintzetan: eskolaratze goiztiarra, eskola-arrakastaren hobekuntza, eskola-uzte goiztiarraren aurkako borroka, Lanbide Heziketaren eskaintzaren egokitzapena hirien behar produktiboetara eta, oro har, hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza.
Melilla Educa eta Ceutak Educa planek exekuzio-fasean edo burutzeke daude ekintzak ere indartuko ditu, hala nola, eskola-azpiegituren sarearen hobekuntza edo erabilgarri dauden baliabideen optimizaizoa.
Azken helburua ondokoa da: arazoak gaztetatik prebenitzea eta politika inklusiboak eta positiboak baliatuz, jatorri pertsonalaren edo soziokulturalaren ondorioz sortutako desabantailak orekatzea.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa