Ministro Kontseilua
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, irakurketa gazteen eta ikastetxeen artean sustatzeko Gobernuak dituen neurri desberdinen berri eman dio gaur Ministro Kontseiluari. Xedea hezkuntza sistemak irakurle onak, eta horrekin prestakuntza etapa bakoitzean ikasteko, bizitza osoan prestatzen jarraitzeko eta euskarri desberdinetan informaziorako sarbidea, irakurketa konpetentzia eta irakurketa ohitura egokiak bermatzea eskatzen duen mundua ulertzeko gai diren herritarrak sortzea da.
Lehentasunetako bat, Autonomia Erkidegoekin lankidetzan, eskola Liburutegiak sustatzea izan da. Hezkuntza Ministerioak 2005etik hona 61 milioi euro inbertitu ditu eskola liburutegiak hobetzeko. Horri, Autonomia Erkidegoek guztira 122 milioi euro arteko finantzaketaren kopurua gehitu behar zaio.
Hondo hauek hornidura bibliografikoen, ikus-entzutekoen eta informatikoen gehikuntzara eta eskola liburutegien kalitatea hobetzeko beharrezko beste gastu batzuetara zuzenduta daude. Programa honen xedeen artean eskola liburutegietara sartzeko dauden ordutegien handitzea edo bere ikaslanean eskola liburutegia integratzeko irakasleen prestakuntza izatea daude.
Gainera, hondo hauek material informatiko eta multimediaren, altzarien, eta dokumentazioko bilaketa eta sartzeko sistemaren erosketara zuzenduta daude, besteak beste.
Liburutegen bultzada Hezkuntzaren Lege Organikoan islatutako sustapen politika zabalago baten barruan markoztatzen da. Honek Haur-hezkuntzan irakurketa-idazketaren hastapenerako, lehen hezkuntzan irakurketari gutxienezko denbora minimo bat emateko eta derrigorrezko hezkutzan ikasleen komunikazio-gaitasuna hobetzeko eremu guztietatik lantzeko (bai Lehen Hezkuntzan eta bai Bigarren Hezkuntzan) agindu zehatzak ematen ditu. Batxilergoaren kasuan irakurketa ohiturak eta jendaurrean zuzenki adierazteko gaitasuna sendotu nahi izan da.
Bestalde, ikastaro honetan hezkuntza sistemaren diagnostikoen ebaluazioak martxan jarri dira. Horiekin eta beste konpetentzia batzuekin batera, ikasleen irakurketa gaitasuna ebaluatuko dute.
Hezkuntza Ministerioak irakurketarekiko zaletasuna sustatzeko ikastetxeei laguntza emateko programak ere garatzen ditu. Adibidez, Autonomia Erkidego guztiekin lankidetzan egindako "Ibilbide Literarioak". Programa honetan ikasle taldeek gai literario baten edo idazle baten inguruko bidaia bat egiten dute, aukeratutako egilearen lana idatzi zen leku eta paisaietan landuz.
Azkenik, udal liburutegien bidez gazteen arteko irakurketaren sustapenean Udalak duen paper garrantzitsua nabarmentzea garrantzitsua da. Horregatik, Hezkuntza Ministerioak Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) lankidetza-hitzarmen bat sinatu du. Hemen, udal liburuzainen prestakuntzaren bidez eta esperientzia hedapenaren bidez irakurketa sustatzea lehentasunezko jarduera-eremua dela ezartzen da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa