Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Mepsyd

Mercedes Cabrerak hezkuntza sisteman Internet eta teknologia berriak integratzeko ekimenen berri eman du

2009ko apirilaren 02a

Kongresuko Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Batzordean

  • Interneten, gizarte-sareen, plataforma mugikorren eta eduki digitalen gaineko neurriak egongo dira ikasle, irakasle eta gurasoentzat
  • Educa3, PROA eta Bibliotecas Escolares programek 159 milioi euroko finantzaketa izango dute 2009an
  • Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala bultzatuko da modu iraunkorrean hitzarmenak lortzeko espazio legez.

 


Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministro Mercedes Cabrera gaur agertu da Diputatuen Kongresuan, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Batzordearen aurrean, bere Sailak azken urtean hezkuntza arloan garatutako ekintzen gaineko informazioa emateko, eta era berean, Espainiako hezkuntza-sisteman Interneten eta teknologia berrien integrazioa indartzeko ekimenen berri emateko.

Cabrerak adierazi du Espainiak bizi duen zailtasun ekonomiko handiko une honetan hezkuntza gizarterako beharrezko arma dela. "Guztiok ziur baikaude hau gure historiaren etapa erabakigarri bat dena. Momentu honetan, hezkuntzak funtzio erabakigarri bat betetzen du; gizarte aberatsagoa, orekatuagoa eta ongizate gehiago duena lortzeko tresnarik garrantzitsuena da", ziurtatu du.

Ministroak, teknologia berriak Espainiako ikasgeletan ahalik eta arinen sartzeko neurri berriak aditzera emateaz gain, legealdi honek daramatzan hamabi hilabeteetan hezkuntza arloan sustatutako hainbat ekimenen berri ere eman du. Espainiako hezkuntza sistemaren ebaluazioaren sustapenetik Lanbide Heziketaren bultzadaraino, eskola-uzte goiztiarra gutxitzeko edo ikasketetara jende gehien sartzea bermatzeko egiten ari den ahalegina ahaztu gabe.  

ESKOLA 2.0

"XXI. mendeko gazteek Internet eta teknologiak euren bizitzako tresna bat gehiago bailira hartzen dituzte.
Horregatik, aurrerapausoa emateko momentua iritsi da. Teknologia laguntza bat baino askoz gehiago da irakaskuntzan edo ikasketan. Liburuek edo boligrafoek duten balio eta ohiko erabilera bera dituen tresna pedagogikoa izan behar da. Etorkizuneko eskola da, ahalik eta lasterren iritsi behar garen Eskola 2.0a" adierazi du Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioko (MEPSYD) arduradunak.

Telefono mugikorren bidez Internetek, gizarte-sareek eta informazioak dituzten aukerak hezkuntza-arlora ahalik eta lasterren eta modurik onenean eramateko apustua irakasleek duten ezinbesteko papera eta gurasoen beharrak kontuan hartuta egingo da.

Gaur ezagutarazitako ekimenen helburua ondokoa da: irakasleei euren lana eta autoritatea hobetzeko baliabideak sortzea, ikasleek gehiago eta hobeto ikasteko edukiak sortzea eta gurasoei laguntzea seme-alaben ikasketetan gehiago parte har dezaten.

Gaur ondoko neurrien berri eman da:

  • Ministerioaren weba, www.educacion.gob.es, izango da Estatuko Administrazio Orokorrak hezkuntza-sistemaren inguruan eskaintzen duen informazio eta zerbitzu oro jasoko duen atari instituzionala. Webak aste honetatik aurrera 120 zerbitzu elektroniko eskaintzen ditu. Urte amaieran, 192 egongo dira eskuragarri.
  • Herritarrekiko komunikazioan plataforma mugikorren erabilera hedatu. 2009an, 500.000 sms eta posta-elektroniko bidaliko zaizkie herritarrei beken izapideen berri emateko.
  • Irakasleentzako baliagarri diren eduki eta zerbitzu guztiak batuko dituen plataforma bakar bat sortu.
  • Lanbide Heziketaren urrutiko hezkuntza ahalbidetzeaz gain, ikasketa hauen inguruko informazioa eta orientazioa eskainiko dituen ataria martxan jarri.
  • Argitalpen-enpresekin hezkuntza-edukien digitalizazioa aztertu.
  • Europako Batzordearekin, telefonia-operadore nagusiekin eta sektoreko beste enpresa batzuekin web bat egiten kolaboratu. Web horrek gurasoak eta irakasleak lagundu eta oreintatuko ditu ziber-jazarpenari edo mugikorrek eta bideojokoek eragindako menpekotasunari aurre egiten eta horiek prebenitzen.
  • Mepsyd kanala sustatu Youtuben (http://es.youtube.com/mepsyd ) irakasleen eta ikasleen artean esperientzia hezigarrien trukerako baliabidea bihur dadin. Kanalak martxan daramatzan zazpi hilabeteetan 335.000 bisita baino gehiago jaso ditu.
  • Ministerioak atzerrian dauzkan zentroetako irakasle eta ikasleentzako gizarte-sare bat ezarri.


FINANTZAKETA

Mercedes Cabrerak bere agerraldian ondoko hezkuntza-programek 2009an izango duten finantzaketaren berri eman du:

  • Educa3, 100 milioi euro.
  • Errefortzu, Orientazio eta Laguntza programa (PROA), 49,6 milioi euro.
  • bibliotecas Escolares, 9 milioi euro.


ARLOKO BATZARRA ETA EBALUAZIOA

Mercedes Cabrerak bere agerraldian azpimarratu du Espainiako hezkuntza gero eta hobea izan dadin oinarrizkoa dela administrazio ezberdinen arteko lankidetza.

Hori dela eta, ministroak jakinarazi du Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala (Gobernua eta autonomia erkidegoak batzen dituena) hezkuntza-politiken eztabaida eta garapenerako foro bezala sustatzeko ahalegina egingo duela.

"Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala da Espainian hezkuntzaren hitzarmenerako benetako egoitza", adierazi du ministroak.

Hain zuzen ere, autonomia erkidegoekin lankidetza funtsezkoa da Espainiako hezkuntza-sistemaren ebaluazio eredu berria martxan jartzeko.

Ministroak gogoratu du aste honetan jarri direla martxan Hezkuntzaren Lege Organikoak ezarri eta automia erkidegoekin hitzartutako ebaluazio berriak. Horietan, Espainia osoko 888 zentrotan ikasten duten lehen hezkuntzako laugarren mailako 28.000 ikaslek eta 1.350 irakaslek parte hartuko dute.

Ebaluazio horiek hezkuntza sistemaren beraren gaineko informazioa izatea ahalbidetuko dute, nazioarteko ikerketekiko menpekotasuna gutxituz. Horrek ez du esan nahi Espainiak antzeko ikerketak egiten dituzten nazioarteko erakundeekin lan egiteari uztiko dionik.


ESKOLA-UZTEA ETA LH

Mercedes Cabrerak MEPSYDentzat oinarrizkoak diren beste ekimen batzuen balantzea ere egin du, horien artean nabarmentzekoak dira:

  • Eskola-uzte goiztiarrari aurre egiteko plana. Ministroak gogoratu du, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren esparruan hitzartutakoaren arabera, aurten LOEa Ezartzeko Laguntza-Planari dagozkion 121 milioi euroak helburu horretarako erabiliko direla.

    Ministerioa eta autonomia erkidegoak ezarri beharreko neurrien definizioan lanean ari dira. Datorren udazkenean egingo da Plan honen lehen balantzea.
  • Lanbide Heziketaren Ibilbide-Orria. Datozen asteetan onartuko da lan-esperientzia edo hezkuntza ez-arautua Lanbide Heziketako ikasgaiengatik baliozkotzea ahalbidetuko duen ebaluazioaren eta akreditazioaren Errege-Dekretua.

    Gainera, Mercedes Cabrerak aurreratu du datorren ikasturtea hasi orduko Erreferentziazko 26 Zentro Nazionalen mapa eskuragarri izango dela, lanbide-arlo bakoitzeko bat.
     

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri