Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza Ministerioa

Hezkuntza Ministerioko hiru goi-kargu izendatu dituzte

2009ko apirilaren 17a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak gaur Hezkuntza Ministerioko hiru goi-kargudunen izendapena onartu du. Izendatuak ondokoak izan dira: Eva Almunia, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria; Mercedes López Revilla, ministerioko idazkariordea eta Fátima Rojas, ministroaren Kabineteko zuzendaria.


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria:
EVA ALMUNIA BADÍA

Esplúsen (Huesca) 1960an jaioa.

Huescako Diputazio Probintzialean zenbait erantzukizun bete ditu eta Espluseko Udalerriko eta Huesca Hiriko Zinegotzia izan da. 2001ean Aragoiko Gobernuaren Hezkuntza eta Zientzia Aholkulari izendatu zuten eta Gobernu bereko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Aholkularia ere izan zen.

Iragan urtean Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkari karguan egon da.


Hezkuntza Ministerioaren idazkariordea: MERCEDES LÓPEZ REVILLA

1950eko urtarrilaren 7an jaioa, Madrileko Unibertsitate Konplutentsean Historian eta Geografian Lizentziatua da.

Gizarte Gaietarako Ministerioan, Imsersoan eta Madrilgo Gobernuaren Delegazioko gizarte sailean hainbat postutan lan egin du. Barne Ministerioko eta Herri Administrazioetako idazkariordeen eta Gobernuko Presidentetzako Kabinete Zuzendariaren Kabineteburu izan da.

Iragan urtean, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioko idazkariordea izan da.  

Hezkuntza ministroaren Kabineteko zuzendaria: FÁTIMA ROJAS CIMADEVILA

Madrileko Unibertsitate Konplutentsean Zientzia Biologikoetan Lizentziatutakoa da eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Funtzionarioen Kidegoko kide da.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko eta Segurtasun Nuklearraren Kontseiluko komunikazio zuzendari eta Politika Zientifikoaren eta Teknologikoaren estatuko idazkariaren gobernuko lehendakaritzaren Gai Instituzionalen Saileko aholkulari izana da. Gobernuko Presidentetzako Kabineteko Herritarrekiko Komunikazioko Zuzendariorde Nagusia eta Herri Administrazioetako Ministroaren Kabineteko Zuzendaria izan zen. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Komunikazio Zuzendaria izan da.

Iragan urtean, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioan, ministroaren Kabineteko zuzendari kargua bete du.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri