Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak eta Juntak Andaluzian mendekotasunaren inguruko proiektuetan 74,2 milioi inbertitzeko hitzarmena sinatu dute

2009ko apirilaren 1a

E Planaren Logotipoa
  • Sistemara menpekotasunen bat duten pertsonen arreta-zerbitzuetako 6.000 plaza gehituko dira (edinduen eta menpekotasuna duten pertsonen goitzetan, autonomia pertsonalaren sustapen-zerbitzuetan, etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan eta bizileku partikularretan) Andaluzian
  • Gobernuak %79an areagotzen du mendekotasunari zuzendutako aurrekontua 2009an

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministro Mercedes Cabrera, eta Andaluziako Juntaren Berdintasun eta Gizarte-Ongizate aholkulari Micaela Navarrok lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur. Hitzarmen horren arabera, Espainiako Gobernuak 74.266.963 euro emango dizkio menpekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarako inbertsioak egin eta proiektuak aurrera eramateko; finantzaketa Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Planaren (E Plana) menpekotasunaren ezhokiko funtsaren kontura egingo dira.

Zentroak modernizatzeko eta Sistemara plazak gehitzeko inbertsioek funts honen zati handi bat hartuko dute, helburu horietarako 72,8 milioi euro erabiliko baitira.
Funtsaren banaketa egiterakoan kontuan hartu da menpekotasuna duen pertsona bere inguru soziofamiliarrean mantentzea eta hurbileko zerbitzuen aldeko apustua egin da, herriguneetan baliabideak sortuz, batez ere, nekazal inguruetan.
Horrela, Dependentzia-Sistemara gehituko diren 6.007 plazetatik gehiengoa -4.874 - eguneko zentroetarako dira, eta 1.133 adinduen egoitzetarako. Eguneko zentroetarako plaza guztietatik 2.350 asteburuetako arreta-zerbitzuak indartzeko erabiliko dira.
Era berean, Dependentzia-Sistemara gehituko diren plaza guztietatik 3.600 erakundeekin egindako kontzertuetarako dira, 1.887 sortu-berriak dira eta gainontzeko 520ak Legeak ezarritakoaren arabera egokitu dira.
 

Plaza hauek gehitu diren baliabide-tipologiari dagokionez, 33 adinekoen eguneko zentroak dira, 14 adinekoen egoitzak dira, 3 ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzako egoitzak eta eguneko zentroak dira, 9 ezintasun psikikoak dituzten pertsonentzako egoitzak eta eguneko zentroak dira eta 5 buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako egoitzak dira. 

Prestakuntza eta enplegua
Nazioaren Gobernuak Andaluziari eman dion Funtsaren gainerakoa, 1,4 milioi euro, profesionalak eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak prestatzeko erabiliko da. Aurreikuspenen arabera, erkidego osoan 1.146 prestakuntza ikastaro emango dira eta iakstaro horietan 20.328 bat pertsonak parte hartuko dute.
Ezohiko Funts honen beste alderdi garrantzitsu bat enplegu-sorkuntza da. Hasierako kalkuluen arabera, Andaluzian 6.458 lanpostu sortuko dira. Horietatik gehienak -6.336 - aurretik existitzen diren zentroak modernizatu eta egokitzeko ekintzen ondorioz sortuko dira, baita Sistemara plazak gehitzeko ere. Gainontzeko 122 lanpostuak prestakuntza ikastaroei dagozkienak dira. 

Datuak
Martxoaren 29an, Andaluzian menpekotasuna balioztatzerakoan 268.000 eskaera baino gehiago aurkeztu dira eta horietatik %85 baloratu dira. 136.000 pertsona baino gehiagok menpekotasun handia edo menpekotasun larria dutela balioztatu da. Pertsona horiek dira aurten prestazioa jasotzeko eskubidea dutenak.
Aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, 1. mailako mepekotasun-egoera larrian dauden pertsonek ere prestazioa jasotzeko aukera dute.
Martxoaren 29ko datuen arabera, maila horretako menpekotasunarekin 30.000 pertsona balioztatu dira.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri