Eva Almuniak FPko Olinpiaden 32. edizioa itxi du
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, Lanbide Heziketako Olinpiaden itxiera zekitaldia gailendu du. Han Spainskillseko 18 espezialitatetan lehiatu diren 70 ikasleri urrezko, zilarreko eta brontzezko dominak eman dizkie.
Horrela, lehiaketa banatzen den 18 espezialitate hauetarikoren batean urrezko domina bat lortu duten 24 ikasleek Espainia ordezkatuko dute Calgaryn (Kanada) irailean ospatuko den Worldskillsen. Skillsen baten zilarrezko dominaren bat lortu duten 21 ikasleek, berriz, Lisboan (Portugal) 2010ean ospatuko den Euroskills lehiaketako Espainiako taldea osatuko dute.
Olinpiadetan, FPko ikasleak etorkizunean izango duten lanbideekin lotutako praktiketan onenak izateko lehiatu dira. Horretarako, besteak beste, karrozeria bat konpondu, altzari bat eraiki edo web orrialde bat diseinatu behar izan dute. 120 adituk espezialitate batkoitzean ikasleen trebetasun eta gaitasunak ebaluatuko dituzten epaimahai desberdinak osatu dituzte.
Ibilgailu Industrialen erakustaldia:
Iturgin - Berogailu teknikari erakustaldia
Erizaintzako Laguntzaileen Zaintzen erakustaldia
Ebanisteria:
Mekatronika:
Moda teknologia:
Jatetxe eta Taberna zerbitzua:
Arotzeria:
Ibilgailuen pintura:
Sukaldaritza:
Estetika:
ITPC Sareak:
Autoaren teknologia:
Ile-apaindegia:
Web diseinua:
Karrozeria:
Elektrizitate instalazioak:
Kontrol Industriala:
| Autonomia Erkidegoa | Urrea | Zilarra | Brontzea |
|---|---|---|---|
| Aragoi | 2 | 3 | 4 |
| Galizia | 4 | 1 | 3 |
| Katalunia | 4 | 1 | 2 |
| Madril | 3 | 1 | 3 |
| Andaluzia | 2 | 1 | 2 |
| Asturias | 2 | 0 | 2 |
| Valentziako Erkidegoa | 0 | 2 | 1 |
| Gaztela eta Leon | 2 | 0 | 0 |
| Gaztela-Mantxa | 1 | 1 | 0 |
| Murtzia | 1 | 1 | 0 |
| Errioxa | 0 | 1 | 1 |
| Kanariak | 0 | 2 | 0 |
| Melilla | 0 | 1 | 1 |
| Balearrak | 0 | 1 | 1 |
| Nafarroa | 0 | 1 | 0 |
| Extremadura | 0 | 1 | 0 |
LANBIDE HEZIKETAKO OLINPIADAK
Lanbide Heziketako olinpadak WorldSkills nazioarteko erakundeak sustatzen ditu. Honen xedea Lanbide Heziketaren eremuan lanbide-gaitasunaren sustapena da. Gaur egun 52 herrialde daude asoziatuta. Hezkuntza Ministerioaki, Autonomi Erkidegoen laguntzarekin, Espainiak WorldSkillsen parte-hartzea bultzatzen du eta aste honetan ospatuko den bezalako lehiaketa nazionalak antolatzen ditu.
Olinpiadako irabazleek Calaryn (Kanada) irailean ospatuko den nazioarteko lehiaketan Espainia ordezkatzeko taldea osatuko dute. Txapeldunordeek Lisboan (Portugal) 2010ean ospatuko den Europako lehiaketako taldea osatuko dute.
Historia piska bat
"Skills" (trebetasunak eta konpetentziak) nazioarteko txapelketak gure herrialdean hasi ziren hain zuzen ere. Hala, 1953an WorldSkills sortu zen, Espainiaren ekimenez eta Portugal, Frantzia, Alemania, Suitza eta Erresuma Batua atxikipenez. Madrilen egoitza duten Lanbide Heziketako Nazioarteko Erakunde izenez ezagutarazi ziren.
Espainian eta Espainiak antolatutako azken nazioarteko lehiaketa 1975ean izan zen. Parentesi labur baten ostean, 2005ean, Espainia berriz ere sartu zen lehiaketan, SpainSkills identifikazioarekin eta berriz ere hasi zen 2007an Japonen ospatutako Nazioarteko Olinpiadan parte-hartzen.
Espainiako presentzia lehiaketa onenaren Albert Vidal saria xehetasunez mantendu da, Francisco Albert Vidal lehiaketaren fundatzaile espainiarraren omenez.
2008ko irailetik eta Herbehetako ordezkaritzak hala proposatuta, lehiaketa nazionalez eta nazioartekoez gain, EuroSkills izenez ezagutzen den Europako lehiaketa bat ere ospatzen da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa