Hezkuntza eta Segurtasuna
Arinagoko deialdiek izan zuten arrakasta kontuan hartuta, Berne Ministerioak "Eskola-Inguruneko Hezkuntza eta Segurtasuna" sarien hirugarren edizioa antolatzen du. Sari honen helburua, arrisku edo ziurtasun-gabezia egoerak gainditzeko segurtasunera, prebentziora eta parte hartzera zuzendutako esperientzia hezigarriak sustatzen dituzten ikastetxe publikoak. Esperientzia hezigarriak hurrengo hauek izan daitezke: herritarren segurtasuna, larrialdietarako babesa eta trafikoko segurtasuna.
Gainera, deialdi berri honek ikasleei larrialdi egoerak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta, orokorrean, segurtasunerako zerbitzu publikoak ezagutarazteko helburua du.
Ekimena, Hezkuntza Ministerioaren eta Barne Ministerioaren arteko, segurtasuna hobetzeko Hezkuntzako Lankidetza Akordioan kokatzen da. Eta ahalik eta ikastetxe gehiagotara zabaltzeko, 10.000 triptiko inguru bidaltzeaz gain, posta elektronikoz egingo diren bidalketak ere egingo dira aurten.
Jardueren eta lanen materialak
Aurkeztu diren lanek herritarren segurtasunarekin eta eskubideen eta askatasunen babesarekin, batez ere askatasun eta segurtasun pertsonalekin, lotutako edukiak izan behar dituzte, Espainiako Konstituzioan eta hauek garatzen dituzten legeetan ezarritakoaren arabera; Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, hauen eskumenak eta atribuzioak; babes zibila eta jardueren araubidea; eta trafikoko segurtasuna.
Modalitateak eta sarien kopuruak
• Lehen Saria: 6.000 euro
• Akzesita: 2.000 euro
Eskaera eta epeen aurkezpena
Ikastetxeek deialdian parte hartzeko eskaera egingo dute, Eskola-Kontseiluak onartu ondoren, eta dagozkien Hezkuntza Administrazioei jakinaraziko diete parte-hartzea.
Zentroek merituak justifikatu beharko dituzte, hauen deialdirako martxoaren 25eko INT/838/2009 Ministro-Aginduaren "Memoriaren Edukia" Eranskinaren 1. atalean zehazten diren argibideen arabera egingo den memoria baten bidez. Ministro-Agindua ikusi ahal izango dute Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOEn) eta Ministerioaren (www.mir.es
) web orrialdean eta Hezkuntza Ministerioaren web orrialdean (www.educacion.gob.es).
Ekarri behar den dokumentazioa
Dokumentazioa aurkezteko epeak eta lekuak
Bigarren deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek 2008ko ekainaren 30a baino lehen bidali beharko dute haien eskaera, gainerako dokumentazioarekin batera, Barne Ministerioko Idazkariordetzara, calle Amador de los Ríos, 7 - 28010 Madril helbidera edo Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzara.
Informazio gehiagorako, Barne Ministerioaren www.mir.es
web orrialdea bisitatu "HEZKUNTZA ETA SEGURTASUNA" epigrafean
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa