Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Ángel Gabilondo Goi-mailako Hezkuntzako Europar Eremuko Ministroen Lovainako Konferentziara joango da

2009ko apirilaren 22a

Topaketan EEESren eraikuntzan lortutako aurrerapenak aztertuko dira


  • Datorren astea ospatzen den bilerak, Goi-Hezkuntzako Europar Eremua osatzen duten 46 herrialdeetako unibertsitate-politikak aztertuko ditu.


Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Lovainan (Belgika) apirilaren 28an eta 29an ospatuko den Goi-Hezkuntzako Europar Eremuko (EEES) Ministroen VI. Konferentziara joango da. Bi urtetik behin EEES osatzen duten 46 herrialdeetako ordezkaritzak bildu egiten dira orain arte egindako aurrerapenak aztertzeko eta ezagutza, hezkuntza eta kultura bidez batutako Europa baterantz aurreratzeko. Konferentzian EEESren ezarpeneko funtsezko alderdietan herrialde bakoitzak egindako aurrerapenen inguruko txosten bat aurkeztuko da.


Gailurrean ospatuko diren puntu garrantzitsuenak hurrengoak dira:



  • Ikasleei zuzendutako laguntza-politikak eta bakoitzaren errenta kontuan izan gabe ikasle denei iristeko EEESren dimentsio sozialaren bultzada.

  • Ikasle, irakasle, ikertzaile eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen unibertsitateko sistema desberdinen arteko mugikortasuna.

  • EEESko herrialde guztiek onetsi eta homolga dezaketen hiru zikloko sistema (gradua, masterra eta doktoratua) baten irakaskuntza desberdinen moldaketa.

  • Prestakuntzen marko nazional baten ezarpena, sistemaren gardentasuna eta mugikortasuna errazteko gakoa.

  • Bizitza guztiko ikasketa. Honekin ikasleek bizitza guztian izango dute irakaskuntzara sarbidea eta gainera, ikasketak eta lana hobeto bateratu ahal izango dute.


 


Zer da Goi-Hezkuntzako Europar Eremua


Goi-hezkuntzako europar eremu baten proiektua 29 herrialdek 1999ko uztailaren 19an izenpetutako Bolognako Deklarazioarekin sortu zen. Bertan EEESren oinarrizko printzipioak eta ordutik "Bolognako Prozesua" deitua izan dena ezartzen dira. Hau da, denek onesten duten marko bateko Europako unibertsitatearen sistemen bateratasuna.


EEESk Europako goi-hezkuntza modernizatzea eta unibertsitateak gizartearen erdian jartzea suposatzen du. Horretarako autonomia handiagoaz hornitzen da, berritze metodologikoa nabarmentzen da eta kontu emanaren sistemen eta xedekako ebaluazioaren bidez kalitatea sustatzen da. Beken sistema eta bisatuen eta baimenen eragozpen burokratikoen ezabapena bultzatzen da, Europa guztiko unibertsitateen artean ikasle, irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatzeko.


Honela, Europako unibertsitateak onenak diren sailetan dibertsifikatu eta espezializatu ahal izateko tresnekin hornitzea da helburua, hala Europa mailan lehiatzeaz gain, mundu mailan ere lehiatzeko gai izan daitezen. EEESek goi-hezkuntza malgutu nahi du unibertsitateek ingurune aldakor eta global baten beharrei arintasunez erantzun diezaioten.


Bolognatik Lovainara


1999ko Bolognako bileraren ostean, EEES osatzen duten herrialdeetako Hezkuntza ministroak askotan bildu dira. Horrela, 2001ean Europako 32 naziotako ordezkariek Bolognako Deklarazioa berretsi zuten Pragan. Hurrengo bilerak Berlinen (2003), Bergen (2005) eta Londresen (2007) izan ziren.


Datorren bilera, ezohiko eran, Vienan eta Budapesten egingo da datorren urtean eta Espainiak presidituko du, Europar Batasuneko presidentza izango duela kontuan hartuta.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri