Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Hezkuntza Ministerioak irakasle bisitarientzako 451 plaza eskaintzen ditu AEB eta Kanadan

2009ko apirilaren 27a

2009-2010 ikasturtean

  • Aukeraketa Madrilen egiten ari dira apirilaren 30a arte
  • Ingeleseko ezagutzak dituzten bigarren hezkuntzako maisu eta irakasle espainiarrek hartzen dute parte aukeraketan

 

Hezkuntza Ministerioak datorren apirilaren 30a arte egingo ditu 2009-2010 ikasturterako Estatu Batuetarako eta Kanadarako Irakasle Bisitari espainiarren programarako aukeraketa frogak.

Eskainitako plazak 451 dira, eta ingeleseko ezagutzak dituzten aukeratutako bigarren hezkuntzako maisu eta irakasle espainiarrek Estatu Batuetako eta Kanadako ikastetxeetan bere irakasle gaitasun profesionalak garatzeko aukera izango dute.

Irakasle bisitariak hartuko dituzten estatuek, Kanadako probintziek eta eskola-barrutiek Hezkuntza Ministerioarekin lankidetza hitzarmenak dituzte. Hitzarmen hauek hau eta beste programa batzuk garatzeko eremu bezala balio dute. Beste programa hauen xede nagusia Espainiako hizkuntza eta kulturaren kalitatearen hobekuntza, ematen duten irakasleen prestakuntza eta Espainiaren eta Estatu Batuak eta Kanadaren arteko lotura kultural eta hezigarriak dira.

Aukeratutako irakasle espainiarrek beraien lan jarduera eskola-barrutietan garatzeko bisatuak lortzen dituzten. Horretarako gutxienez urtebeterako eta gehienez hiru urterako aukeratu dituzte.

Guztira 1.080 irakasle espainiarrek hartuko dute parte 2008-2009 ikasturteko programa honetan 28 estatutan eta Kanadako Probintzia baten.

Hezkuntza Ministerioak deialdiaren oinarretan estatu eta probintzia bakoitzerako ezarritako baldintza orokorren eta lehentasunezko merituen arabera egin dute hautagaien aurre-hautespena. Behin betiko aukeraketa parte-hartzen duten herrialeetako hezkuntza agintaritzaren ordezkariek egindako idatzizko frogen eta elkarrizketa pertsonalen bidez egiten da. Horretarako, Madrilera joaten dira.

Aukeratutako irakasleen zati batek orientazio ikastaro bat jasoko dute Madrilen 2009ko uztailaren hasieran. Gainerakoek Estatu Batuetara edo Kanadara iristean jasoko dute orientazioa.

Aukeratutako irakasle guztiak AEB edo Kanadara joan behar dira gutxienez ikasturtea hasi baino 15 egun lehenago, haien lanposturako beharrezkoa den prestakuntza zehatza jasotzeko eta bizileku berrian instalatzeko. Ikasturtearen hasiera abuztuaren bukaeran izaten da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri