Aurreikusitako egutegia beteko da
Kalitate eta Egiaztapenaren Ebaluazioaren Agentzia Nazionalak (ANECA) ebaluatutako eta Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatutako 1.000 gradu titulu izango dituzte Espainiako unibertsitateek 2009/2010 ikasturte hasierarako.
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, maiatzaren 18an, joan zen astelehenean, ANECAren Patronatuko bilera presiditu zuen. Han, Agentziak berak eta bere Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenak aztertu eta gero, gradu tituluen ebaluazio eta egiaztapen prozesua azkartzeko neurri batzuk hartzea adostu zen, maiatzaren bukaera eta ekainaren hasieran datorren urteko tituluen eskaintza bukatuta egon dadin.
Xede hau lortzeko Hezkuntza Ministerioaren mendeko erakundeak diren ANECAk eta Unibertsitateen Kontseiluak, ekintza batzuk garatuko dituzte. Horien artean, prozesuak azkartzeko aplikazio informatiko baten sorkuntza, eta lan honen puntu konplexuenak errazten dituen komisio batzuk nabarmendu daitezke.
Gainera, batzorde hauek paper koordinatzailea izango dute prozesuan nahasitako erakunde desberdinen artean: Hezkuntza Ministerioa, Unibertsitateen Kontseilua eta ANECA.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa