Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berri bat eraikiko du Melillan

2009ko maiatzaren 08a

Ministro Kontseilua

Ministro kontseiluak, Hezkuntza ministroaren, Ángel Gabilondoren proposamenez, Melillan Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berri baten sorkuntza onetsi du. Zentro berri honetan ikastetxe Hispaniar Israeldarra integratuko da

Ikastetxe berrian 37 irakasle eta 675 ikasle inguru eskolaratuko dira, haur-hezkuntzako bederatzi eta lehen hezkuntzako 18 unitatetan. Ikastetxe berriaren sorkuntza operazioaren emaitzak eta CEIP Hispaniar Israeldarraren integrazioak orain arte daudenak baino 18 unitate gehiago egotea suposatzen du, haur-hezkuntzako 6 eta lehen hezkuntzako 12. Horrez gain, irakasle gehiago egongo dira.

Ikastetxe hau prest egongo da datorren 2009-2010 ikasturterako eta Melillako zenbait zentroren ratioak hobetzeko aukera emango du. Gainera, ikastetxe publiko Hispaniar Israeldarreko ikasle eta irakasleak hartu ahal izango ditu, instalazio hobeago edo modernoagoekin. Horrek hezkutza arreta handituko du.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri