Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza sisteman iraunkortasuna sustatzeko bekak sortu dituzte

2009ko maiatzaren 29a

Ministro Kontseilua

  • 2009/2010 ikasturteko deialdirako aurrekontua %8 hazi da oraingo ikasturtearekin alderatuz
  • Unibertsitate mailako titulu bat ikasten duten errenta baxuko gazteek urteko 2.800 euroko "beka-soldata" bat jasoko dute.
  • "Mantentze beka" bat ere sortuko da titulurik gabeko hezkuntza sistema uzteko arriskuan dauden ikasleentzako

 

Hezkuntza Ministerioaren beken inguruko guztia.

 

2009-2010 ikasturterako Hezkuntza ministerioaren errenta eta familiako ondarearen eta ikasketarako beka eta laguntzen zenbatekoak ezartzen dituen Errege-Dekretua onartu du Ministroen Kontseiluak. Arrazoi ekonomikoengatik ikasketak uzteko arrisku gehien duten ikasleen iraunkortasuna sustatzeko berrikuntza garrantzitsuak aurkezten ditu. Bi beka modalitate berri sortu dira: unibertsitateko ikasleentzako soldata beka eta titulurik gabe hezkuntza sistema uzteko arriskua duten gazteentzako mantentze beka.

Beken deialdi orokor honek 1.134 milioi euroko hornikuntza bat aurreikusten du, 2008/2009 ikasturte honetakoa baino %8 gehiago, beka eskuratzea baldintzak betetzen dituenaren eskubidea dela, ez dagoela aurrekontuen erabilgarritasunera baldintzatuta bermatzen du.

Oro har, lagunaza bat jasotzeko eskubidea izateko familia-errentaren muga %3,6 igo da, ikasturte honetakoekin alderatuz gero, eta horrek aukera emango du 2009-2010ean bekadunen %5 gehiago egoteko.

Hurrengo egunetan, argitara emango dira beken deialdi orokorra deritzonaren deialdi zehatzak. Eskaera Hezkuntza Ministerioaren web orriaren bidez kudeatu daiteke: www.educacion.gob.es.

Soldata bekaren xedea unibertsitateko ikasketek ematen duten ardura betearen gabezia konpentsatzea da, eta beraz, errenta baxua duten gazteak ikasketak utzi eta lanean hastera behartuta egotea sahiestea. Onuradunak zuzeneko modalitateko graduko unibertsitate ikasketak egiten egon beharko dira.

Soldata bekaren zenbatekoa 2.800 eurotan finkatu da 2009-2010 ikasturterako. Baldintzak betetzen dituzten ikasleek lortuko dute, eskatzaile kopurua bat edo beste bada ere.

Mantentze beka

Mantentze bekari dagokionez, honen helburu nagusia, titulurik gabe hezkuntza sistema uzteko arriskuam dauden ikasleek iaksten jarraitzea bultzatzea da. Zehazki, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (PCPI, DBH egin ez duten 16 urte baino gehiagokoentzat) egiten dituzten eta, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko borondatezko modulua egiteko matrikula egin duten errenta baxuagoko ikasleei zuzenduta dago. Laguntza berri honen zenbatekoa 1.350 eurotan finkatu da, eta bere pertzepzioa bekadunaren aprobetxamenduari baldintzatuta geldituko da.

Bestalde, berrikuntzen artean nabarmentzekoa da baita ere, ezintasuna duten unibertsitateko ikasleen desabantailak konpentsatzeko neurri espezifikoak sartu direla. Hauek ezintasunarekin eta unibertsitate irakaskuntzen exijentziei baldintza onenetan erantzutearekin lotutako laguntzak jaso ahal izango dituzte. Matrikulatutako kredituen baldintzak ere behar bereziei egokitu beharko dira.

Errenta eta ondare mugak

Berritasun hauez gain, gaur onartutako Errege-Dekretuak urtero egiten den eta onuradun kopuru mugarik ez duen eta derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzetarako den “Deialdi Orokorra” deritzonaren bekaren baterako eskubidea izateko lortu ahal diren gehienezko urteko errenta eta ondarea arautzen ditu: unibertsitatekoak, Lanbide Heziketakoak, batxilergokoak, artistikoak, kiroletakoak, hitzkuntza eskola ofizialetakoak eta PCPIkoak, besteak beste.

Beken osagai desberdinak daude (material, matrikula, mugikortasun, garraio, bizileku, konpentsatzaileentzat, eta abar). Osagai hauen esleipena familiaren erretaren, egiten diren ikasketen, eta ikastetxetik etxera dagoen urruntasuna, eta etxetik urrun edo autonomia erkidegotik urrun bizitzea bezalako beste faktore batzuen araberakoa da.

Adibide bezala, 27.069 euroko urteroko errenta duen lau kidetako familia bateko ikasleak eskolaratze beka bat izateko eskubidea du (575 euro unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako, horri 202 euro gehituko litzaizkioke 100.000 biztanletik gorako hirietan biziz gero).

Unibertsitateko ikasleen kasuan, matrikularen gastuen beka (prezio publikoetarako) gehienezko 38.831 euroko errentarekin lortzen da lau senitarteko familia batentzat. Kasu honetan, errenta baxuenen kasuan bezala, hala erabakitzen duten Autonomia Erkidegoek Ministerioarekin batera, gutxieneko errenta-muga gainditzen dutenenentzako baina aurrezarritako eremu baten barnean kokatzen direnentzako bekak finantzatu ahal izango dituzte.

Ikasketak egiteko etxebizitzaz eta autonomia erkidegoz aldatzen den ikasle batentzako (mugikortasun beka, bizilekuarekin) laguntzaren zenbatekoa 3.303 eurokoa da eta hau jasotzeko eskubidea dute lau senitarteko familia batentzako 36.421 euroko gehinezko errenta duten guztiek. Errenta 13.577 baino gutxiago balitz laguntza 5.828 eurokoa izango litzateke, matrikulaz gain.

Familia-ondareari dagokionez, finka landatarren balio katastralen maximoa %1,92n eguneratu da eta hirietako finkei dagokionez %2,17n.

Beka politika

1.134 milioi eurorekin hornitutako deialdi hau, ikasturte honetan 51.000 ikaslek erabiliko dute eta Erasmus beka duten ikasleentzako laguntza osagarri bat (2009ko aurrekontua 66 milioikoa da), orain dela gutxi iragarritako eta laister deituko dituzten master ofizialak ikasten dituzten langabetuentzako prestazio eskubidea (70 milioiko aurrekontuaz) edo, Autonomia Erkidegoekin dauden hitzarmenen bidez, hezkuntzako derrigorrezko mailetan liburuak erosteko finantzamendua ematea eta Espainian edo beste herrialde batzuetan atzerriko hizkuntzetako murgiltze linguistikoko ikastaroak egitera zuzenduta dauden laguntza zehatzak bezalako beka politika zabalago baten barruan sartzen da, besteak beste.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri