Ministro Kontseilua
Hezkuntza ministroak gaur Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren (EEES) eraikuntza aztertzeko eta estrategia berriak proposatzeko Lovainan 46 Hezkuntza ministrok egindako bileraren inguruko txosten bat aurkeztu dio gaur Hezkuntza Ministroak Ministro Kontseiluari.
Bi urtero bezala, Bolognako Prozesuaren Jarraipen-Batzordeak EEESko herrialde desberdinen moldaketa mailaren inguruko txosten bat argitaratu du. Txosten honetan zikloen sistemaren ezarpenean lortutako aurrerapenak, kalitatearen ebaluazioa eta herrialde desberdinen arteko tituluen onespena ebaluatzen da.
Espainiak 4, 5en gainean nota atera du. 2007an 3,5ekoa izan zen nota eta 2005ean 2,8koa. Bere txostenean, aurrerapen hauek eta oraindik egiteko dagoen lana gizartearen, unibertsitateen, Gobernuaren eta autonomia erkidegoen furitua direla nabarmendu du ministroak.
Gailurrean Espainiak izan duen postuari dagokionez, Gobernuak, beste ministroekin sintonian, Goi-Hezkuntzako Europar Eremu horren eraikuntzaren dimentsio soziala bultzatzeko beharra defendatu du.
Minstroen komunikatuak azaltzen duen bezala, datorren hamarkadarako goi-hezkuntzako lehentasunezko ardatzak kohesio soziala, etengabeko prestakuntza, ikaslean zentratutako ikasketa eta mugikortasuna izango dira.
Ildo honetatik, Espainiak 2020rako Europako graduatuen %20k gutxienez atzerrik egonaldi akademiko bat egiteko konferentziako deklarazioan finkatu den helburua babestu du.
Azkenik, ministroak erreforma honen dimentsio sozialaren barruan, Gobernuak egindako ekintzek Lovainan ministroek egindako Deklarazioaren printzipioen ildo bera jarraitzen dutela azpimarratu du. Horrela, Ángel Gabilondok goi-hezkutza alorrean hartutako politiken izaera soziala, ikasteko beka eta laguntzen ereduaren hobekuntza eta indartzean, eta bereziki, mugikortasuna bultzatzen duten ekintzak babestean oinarritzen dela nabarmendu du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa