Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Autonomia Erkidegoetako IKTko arduradunak Eskola 2.0 programa berain planekin bateragarria dela baieztatu dute

2009ko maiatzaren 27a

Datozen egunetan Hezkuntzako Batzorde Orokorra bilduko da

Ikusi irudia erresoluzio altuan Autonomia Erkidegoetako IKTko eta ministerioko arduradunen bileraren hasierako irudiak. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria, Eva Almunia ere joan da bilerara.

Bileraren irudiak

Ministroak eta sailburu autonomikoek pasa den astean adostu zuten bezala, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Hezkuntza Ministerioko eta Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sail guztietako arduradunak gaur bildu dira Eskola 2.0 proiektuaren oinarrizko elementuak bateratzeko.

Zazpi ordu baino gehiago iraun dituen bileran erkidegoetako eta ministerioko IKTko adituek aho batez adierazi dute Eskola 2.0 programa alderdi teknikotik proiektu egingarria eta gure herrialdeko hezkuntza sistema modernizatzeko positiboa dela.

Halaber, autonomia erkidegoak garatzen ari diren proiektu teknologikoak Gobernuak planteatu duen esparru-programarekin bateragarriak direla nabarmendu dute.

Horrez gain, arduradun teknikoek ikasgelen hornidura programak funtzionatzeko nahikoa eta osatua izan behar dela, ikasle eta irakasle guztiei iritsi behar zaiela eta ikastetxeen eten digitala murrizten lagundu behar duela ere nabarmendu dute. Zentzu honetan, beharrezkoa da zuzeneko eta sareko laguntza konbinatzen duen irakasleen prestakuntza plan bat izatea.

Ministerioak eta autonomia erkidegoek testuliburu argitaletxeekin hitz egingo dute programaren erabilgarritasuna eta arrakasta bermatzeko baliabide eta eduki digital nahikoa izateko.

Izaera teknikoa duen bilera honekin, Europan egin den heziketaren berrikuntza eta modernizazio teknologikoko programarik garrantzitsuenetarikoaren garapena jarraitzen da.

Pasa den asteartean ministroak eta sailburu autonomikoek adostutakoaren arabera, hurrengo pausoa datozen egunetan Hezkuntzako Batzorde Orokorrari gaur ospatutako bileran sortutako hausnarketak eta elkarguneak iristaraztea da, Eskola 2.0ren lehen pausoak zehazteko. Hezkuntzako Batzorde Orokorra Autonomia Erkidegoetako eta ministerioko zuzendari nagusiek osatzen dute.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri