Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

100 milioi euro baino gehiago eskola uztearen aurka borrokatzeko

2009ko ekainaren 19a

Ministro Kontseilua

 

Ministro kontseiluak LOEko Laguntza Planean barne hartutako hezkuntza programa desberdinetarako Autonomia Erdidegoen artean banatzeko Hezkuntza Ministerioaren 106.866.630 euroko partida onartu du gaur Ministro Kontseiluak. Kredituak ikasleen eskolako emaitzak hobetzeko programetara eta eskola uzte goiztiarraren kontra borroka egitera zuzenduta daude funtsean.

Honetarako, eskola-arrakastarako hobekuntza programak (35 milioi euro), eskola uztea gutxitzeko programa zehatz bat (37 milioi euro) eta emaitzak hobetzeko eskola denboraren luzapena edo aldaketa (8,2 milioi euro) orientatzen dira, besteak beste.

Bestalde, Plan honen bidez irakasleei ere arreta jartzen zaie, ikasleen arreta lana errazteko eta atzerriko hizkuntzak ikasteko.

Programa bakoitza Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen artean finantzatuta dago. Ministerioak %40 jartzen du, eta Autonomia Erkidegoek, berriz, %60. Hala, hezkuntza sistema hobetzeko programei zuzendutako guztizko inbertsioa 260 milioi eurokoa da.

Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren Batzorde Orokorrak, 2009ko ekainaren 9an ospatutako bileran, 2009ko ekonomia-ekitaldirako LOEko laguntza Plana ezartzeko lurraldekako banaketaren irizpideak eta ondoriozko banaketa erabaki zituen.

2009ko LOEko Laguntza Planerako Hezkuntza Ministerioaren kredituaren banaketa:

Autonomia Erkidegoa Azken banaketa
Andaluzia 25.172.100
Aragoi 2.609.822
Asturias 1.801.317
Illes Balears 2.925.893
Kanariak 5.676.898
Kantabria 1.147.050
Gaztela eta Leon 4.872.589
Gaztela-Mantxa 6.012.661
Katalunia 16.449.326
Valentziako Erkidegoa 12.030.795
Extremadura 3.412.689
Galizia 5.320.191
Madril 11.765.042
Murtzia 4.503.373
Errioxa 700.254
   
Guztizkoa 104.400.000

 

Guztizko kreditutik Hezkuntza Ministerioko zuzeneko kudeaketa alorrean zenbatutako programen ezarpenerako 666.630 euroko erreserba egiten da.

Bestalde, eremu estataleako ekintza indibidualizatuak garatzeko 1.800.000 euroko kredituaren erreserba egiten da. Hau autonomia erkidegoen artean banatuko da bakoitzak hartzen dituen konpromisoen arabera. Bestela Hezkuntza Ministerioak berak kudeatuko du.

Nafarroako Erkidego Foralari dagokion finantzaketa, Estatuaren eta Nafarroako Erkidego Foralaren arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera egiten da. Era berean, Euskadiri dagokion finantzaketa 2007-2011 bosturterako kupoaren ezartze Metodologian ezarritakoaren arabera egiten da Euskadin.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri