Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Estatuko Aldizkari Ofizialak Batxilergoaren inguruko hitzarmena argitaratu du gaur

2009ko ekainaren 19a

Ikasleek ezin dira 2. mailara gainditu gabeko 2 ikasgai baino gehiagorekin pasa

  • 12 Autonomia Erkidegok eta Hezkuntza Ministerioak Hezkuntzaren Batzorde Orokorrean lortutako hitzarmena izenpetu dute.
  • Hitzarmena indarrean dagoen eta LOEn eta Batxilergoa arautzen duen Errege-Dekretuan zehaztuta dagoen legeari zorrozki egokitzen zaio, baita Epaimahai Gorenak hezkuntza-etapa honi buruz emandako epaiari ere.

Estatuko Aldizkari Ofizialak pasa den ekainaren 9an Hezkuntzaren Batzorde Orokorrean lortutako eta 12 Autonomia Erkidegok eta Hezkuntza Ministerioak izenpetutako hitzarmenaren testua argitaratu du gaur.

Horrela, Hezkuntza Ministerioak Batxilergoaren inguruan adostasun handiena lortzeko helburua bete du lehenengo ikasturtea hiru edo lau ikasgai suspenditu dituzten ikasleei erantzun bateratua emateko Autonomia Erkidego gehienekin hitzarmena izenpenari esker.

Andaluziako eta Aragoiko Autonomia Erkidegoek, Asturiasko Printzerriak, Illes Balearseko, Kanarietako, Kantabriako, Gaztela eta Leoneko, Gaztela-Mantxako, Kataluniako, Extremadurako, Galiziako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoek eta Hezkuntza Ministerioak (Ceuta eta Melilla kudeaketa lurraldean aplikatzeko) pasa den 2009ko ekainaren 9an lortu zen eta hezkuntza-administrazioek egindako proposamen desberdinak barne hartzen dituen hitzarmena sinatu dute.

2009ko maiatzaren 19an Hezkuntza Sailburuek Hezkuntza egin zuten Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean egindako eskaerari dagokio. Hor, 3 edo 4 ikasgai gainditu gabe dituzten ikasleek Batxilergoko lehen maila errepikatzeko baldintzen inguruan hartutako erabakiak ahal den neurrian bateratzeko akordio bat bilatzeko eskatu zioten Hezkuntzaren Batzorde Orokorrari. Ikasleek errepikatzeko dituzten baldintzak Auzitegi Gorenak Batxilergoaren egitura ezartzen duen eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen 1467/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikulua baliogabetu dituelako aldatu dira.

Zentzu honetan, akordioaren testuak Hezkuntzaren Lege Organikoak eta Auzitegi Gorenaren epaiak ezartzen duena errespetatzen du zehatz-mehatz. Horren arabera, Batxilergoko 2. mailara gehienez gainditu gabeko 2 ikasgairekin igaro ahal izango da. Aldi berean, hitzarmena Batxilergoaren Errege-Dekretura egokitzen da. Errege-Dekretu honek ikasleek Batxilergoko 1. maila gainditu gabeko 3 edo lau materiarekin bukatzen badute, jada gaindituta dituzten materiak errepikatzera behartzen ditu.

Gaur argitaratutako akordioaren termino zehatzak ondorengoak dira:

Batxilergoko lehen maila amaitu ostean hiru edo lau materiatan ebaluazio negatiboa lortu duten ikasleek, familiak jakinaren gainean egonda, ondorengo aukerak hartu ahal izango dituzte:

  1. Berriro ere Batxilergoko lehen mailan erabat matrikulatzea, lortutako kalifikazioei uko eginda. 
  2. Berriro ere erabat Batxilergoko lehen maila osoan matrikulatzea, hala jada gainditutako materietan prestakuntza finkatzeko eta kalifikazioa hobetzeko aukera izateko. Kalifikazioa kaskarragoa bada, aurreko ikasturtean lortutakoa mantenduko litzateke. 
  3. Ebaluazio negatiboa izan duten materietan matrikulatzea. Zentroaren antolatzeko erabilgarritasunaren arabera, ikaslearen prestakuntzarako Zuzendaritzak egokiagoak direla pentsatzen duen materiak boluntarioki ikasi ahal izango dituzte.

BOEn argitaratutako hitzarmenera sarbidea 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri