Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Eva Almuniak Estatuko Eskola Kontseilua Hezkuntzaren aldeko Itun Politiko eta Sozialarentzako proposamenak aurkeztera animatu du

2009ko ekainaren 04a

Urteko Txostenaren inguruko udalbatza

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, gaur Estatuko Eskola Kontseiluaren kideei Hezkuntzaren aldeko Itun Politiko eta Sozial bat bultzatzeko borondatea azaldu die. Almuniaren esanetan, itun horretan, “Estatuko Eskola Kontseiluak egiten duen lanak garrantzia hartzen du. Izan ere, hobetzeko bere txosten eta proposamenetatik gure herrialdeko hezkuntza politikak jaiotzen dira hein handi batean.

Honela, estatu-idazkariak haur-hezkuntzaren eta ikasleei bizi guztian atea irekitzeko hezkuntza sistemaren malgutasuna bultzatzeko edo Ceuta eta Melillan Hezkuntza Eztabaidaguneak sortzeko eskola-elkartearen ordezkaritza organo gorenetik egindako proposamenak adierazi ditu.

Hezkuntza sistemaren urteko Txostena eztabaidatzen den Kontseiluaren udalbatza hasi aurretik, Almunia Kontseiluko kideei zuzendu zaie “txosten berri honen lanketan eta hortik sortu daitezken ekimenenak, beste behin, gure hezkuntza sistemaren arazoei irtenbidea aurkitzeko balio dezaten eta orain inoiz baino gehiago alde indartsuak indartzen lagun diezaguten” animatzeko.

Era berean, Almuniak zera adierazi du: “erronka garrantzitsuenetako bat ikasketak arrazoi ekonomikoengatik inork uzten ez dituela bermatzea da. Gai izan behar gara familiek eta prestakuntza eta enpresa munduaren balioa baloratzen jakin dezaten lan egiten, bizi guztiko kualifikazioaren eta prestakuntzaren garrantzia kontuan izan dezaten.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri