Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Hezkuntza Ministerioak unibertsitate tituluen eskaintzen bilatzaile bat jarri du eskuragarri bere web gunean

2009ko ekainaren 12a


  • Aplikazio informatikoak Espainia osoko, 3.800 graduko titulazio eta lizentziaturen, ia 2.500 masterren eta 1.000 doktoretzen arteko bilaketa errazten du

  • Espainia osoan bilaketak egiteko aukera ematen du; autonomia erkidegoen, probintzien, unibertsitate publiko eta pribatuen, gutxieneko noten eta jakintza-adarren araberako bilaketak, hain zuzen

  • Bilatzailearen datu-basea etengabe eguneratzen da Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokitutako irakaskuntza berriekin batera


Hezkuntza Ministerioak, gazte, ikasle, irakasle eta, oro har, publiko guztiari Espainian dauden edo onespenerako azken prozesuan dauden unibertsitateko titulazio ofizial guztiak bilatzeko aukera emango dien bilatzailea jarri du eskuragarri bere web gunean. Bilatzailera zuzenean sartzeko helbidea hurrengo hau da: www.educacion.gob.es/rutcweb


Aplikazio honekin, edozein ikaslek kontsultatu ahal izango du zein irakaskuntza ikasi ahal duen edozein autonomia erkidegotan edo edozein probintziatan eta zein unbertsitatetan egin ahal duen, unibertsitatea publikoa nahiz pribatua bada ere. Beste aukera batzuen artean, bilatzaileak eskatzailearen gutxieneko notaren eta 2008/2009 ikasturtean karrera bakoitzaren gutxieneko notaren edo jakintza-adarraren araberako kontsultak egiteko aukera ematen du. Bilaketa aurreratuaren aukerak herri zehatz batean irakaskuntza jakin bat bilatzeko eta zentro mota zehazteko aukera ere ematen du; fakultate bat zein unibertsitate eskola bat, baita delegatutako sail bat, edota unibertsitateko tituluaren lotura (ofiziala edo norberarena) ere


Tresna honen datu-baseak, orain arte Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatutako eta Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokitutako 800 gradu berri barne hartzen ditu; hala ere, aplikazioak zehazten duen bezala, kasu batzuetan, autonomia erkidegoen azken onespenaren zain daude.


2.500 master eta 1.000 doktoretza ikasketa baino gehiago ere barne hartzen ditu. Horietatik, hezkuntza instituzioek 460 baino gehiago egiaztatu egin dituzte.


Datu-basea etengabe eguneratzen da graduko tituluekin eta masterrekin batera, hauek egiaztatu ahala. Gobernuaren helburua, ikasleek 2009/2010 ikasturterako graduko 1.000 tituluren eskaintzan aukeratzeko aukera izatea da.




 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri