www.educacion.gob.es/educacion/becas-y-ayudas orrialdearen bidez
2009-2010 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak egingo dituzten ikasleek telematikoki eskatu ahal izango dituzte haien bekak. Hezkuntza Ministerioak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu duen Estatuko Aldizkari Ofiziala 
Deialdiak batxilergoko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak, Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programak (PCPI), mantentze bekak, arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, eta goi-mailako erlijio-ikasketak eta ikasketa militarrak eta hizkuntza eskola ofizialetako ikasketak barne hartzen ditu.
Beken "2.0 deialdia" lehenengo deialdia da, izan ere, ikasle guztiek aplikazio informatiko baten bidez haien beka eskatu eta edozein momentutan haien eskaeraren izapidetzaren egoera kontsultatu ahal izango dute Tresna honekin, ikasleari mugikorrera eta posta elektronikora bidaliko zaio mezu bat ikasteko eskatutako beka lortu duen ala ez jakinarazteko. Ikaslea Ministerioaren web orrian sartu beharko da
eta datu guztiak bete beharko ditu eskaerari alta emateko. Hau egin ondoren, bekaren eskaera den PDF fitxategia deskargatu ahal izango da eta bakoitzari dagokion ikastetxean sinatuta aurkeztu beharko da 2009ko irailaren 30a baino lehen.
Ministerioak, web guneaz gain, 902-111-225 telefono zenbakia ere skuragarri jarri du deialdi honen inguruan sor daitezkeen zalantza guztiei erantzun ahal izateko.
Beken politika
Oraintsu Ministro Kontseiluak errenta-mugak eta familia-ondarea eta 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza ministerioaren ikasteko beken eta laguntzen kopurua ezartzen dituen Errege-Dekretua onartu zuen. Arau honek arrazoi ekonomikoengatik ikasketak uzteko arrisku handiagoa duten ikasleen iraunkortasuna sustatzera zuzendutako berritasun garrantzitsuak barne hartzen ditu. Bi beka modalitate berri sortu dira: unibertsitateko ikasleentzako soldata beka eta deialdi honetan gehitu den hezkuntza sistema titulurik gabe uzteko arriskuan dauden gazteentzako mantetze beka.
Beketarako deialdi orokor honek 1.134 milioi euro ditu, 2008/2009 ikasturtekoak baino %8 gehiago. Gainera, beketarako deialdi honek bermatu egiten du beka lortzea baldintzak betetzearen araberakoa dela, ez da aurrekontuaren araberakoa.
Mantentze beka
Mantentze bekari dagokionez, honen helburu nagusia, titulurik gabe hezkuntza sistema uzteko arriskuam dauden ikasleek iaksten jarraitzea bultzatzea da. Zehazki, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (PCPI, DBH egin ez duten 16 urte baino gehiagokoentzat) egiten dituzten eta, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko borondatezko modulua egiteko matrikula egin duten errenta baxuagoko ikasleei zuzenduta dago. Laguntza berri honen zenbatekoa 1.350 eurotan finkatu da, eta bere pertzepzioa bekadunaren aprobetxamenduari baldintzatuta geldituko da.
Zehazki, ministerioak laguntza hau 500 eta 850 euroko bi epetan igorriko du, hurrenez hurren. Bigarrena, bigarren ebaluazioaren ondoren abonatuko da eta hau jasotzea ikaslearen errendimendu akademikoaren araberakoa izango da. Tutoreak txosten baten ziurtatu beharko du ikaslearen errendimendu akademiko bikaina eta klaseetara erregulartasunez joan izana.
Azpimarragarria da mantentze osagaia ere lor dezakete ikasleek. Gainera, osagai honi beste osagai batzuk ere gehitu ahal zaizkie, hala nola, mugikortasuna, ikasmateriala, desplazamendua, eskolatzea eta, kasu honetan, oinarrizko gehigarria.
Errenta-mugak eta ondarea
Beken eta laguntzen deialdian osagai desberdinak daude (materialerako, matrikularako, mugikortasunerako, garraiorako, etxebizitzarako, konpentsatzailea eta abar). Osagai hauen esleipena familiaren erretaren, egiten diren ikasketen, eta ikastetxetik etxera dagoen urruntasuna, eta etxetik urrun edo autonomia erkidegotik urrun bizitzea bezalako beste faktore batzuen araberakoa da.
Adibide bezala, 27.069 euroko urteko errenta duen lau senitarteko familia bateko ikasle batek eskolaratzeko bekarako eskubidea izango du (575 euro unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako), eta 202 euro gehiago jasoko lituzke 100.000 biztanle baino gehiagoko hiri baten biziko balitz, eta gainera, 202 euroko materialerako beste beka bat ere jasoko luke, baita egoitzarako beka bat ere bere etxetik kanpo ikasiko balu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa