Hezkuntza Ministerioak ikasleentzako lehen zientzia campusa bultzatu du
2009ko ekainaren 29a
Lehen deialdi honetan Espainia osoko 72 ikaslek parte hartuko dute
- Jacan (Huesca) ospatzen den Campusa DBHko 4. maila bukatu duten eta zientzia arloan errendimendu maila handia eta bikaineko batezbestekoa duten herrialdeko osoko ikasleei zuzenduta dago, Autonomia Erkidego bakoitzeko Hezkuntza Sailen proposamenez.
- Esperientzia pilotu hau emaitza akademiko onenak dituzten ikasleentzako estimulu gisa sortu dute eta zenbait fisika, matematika edo kimika tailer eta simulazio praktiko konbinatzen ditu. Pirineoetara ibilbideak eta jolas jarduerak ere baditu. Horien artean, Canfranceko fisika nuklear eta energia handien lurrazpiko laborategira bisita edo Donejakue Bideko lehen etaparen egitea daude, besteak beste.
Hezkuntza Ministerioak, Real Sociedad Española de Fisicarekin batera, DBHko 4. mailako ikasleentzako lehen "Sakontze Zientifikoko Campusaren" ospakizuna bultzatu du Jacan (Huesca). Guztira Espainia osoko 72 ikaslek hartzen dute parte (4 Autonomia Erkidego bakoitzeko, Ceutako 2 eta Melillako 2).
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehen esperientzia pilotua da. Ikasleek zientzia arloko ikasgaietan bikaineko batezbestekoa izan behar dute, eta zientziarekiko interesa garatzeko, trebetasunak indartzeko eta ikasleen ahalegin indibiduala eta motibazioa sustatzeko xedea du.
Horretarako, Campusa 15 eguneko bi txandatan ospatuko da (ekainaren 28tik uztailaren 11ra eta uztailaren 12tik 25era) 36 ikasleko taldetan eta zientzia arlo bakoitzeko tailer desberdinak konbintzen ditu, esperientzia eta simulazio praktiko desberdinekin. Helburua zientzia erakargarria egitea eta ikastetxeetan jasotako prestakuntza osatzea da. Gainera, Campusak zientzia prestakuntza prestakuntza sozial, kultural, historiko eta ingurumenekoarekin osatzeko programa oso batean kokatutako ibilaldi eta jolas jarduera desberdinak barne hartzen ditu.
Halaber, Campusaren xede nagusietakoa bat hezkuntzako derrigorrezkoaren ondoko etapan (Batxilergoa edo Lanbide Heziketa) sartuko diren ikasleentzako etorkizun profesionalaren inguruko laguntza eta orientazio bezala balio izatea da.
Zientzia Campusa inauguratu duen Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, zera nabarmendu du: "beharrezkoa da zientziarekiko trebetasun eta interes berezia azaltzen duten ikasleak motibatu eta animatzea. Gure herrialdeak adar zientifikoa aukeratzen duten ikasle-kopurua igotzeko beharra du eta gure borondatea ikasketa hauekiko aurrejokaera handiagoa izan dutenen prestakuntza bultzatzea da".
Zientzia Campusaren programa:
Campusean parte hartzen duten ikasleek fisika, matematika, ingurumen zientzia eta kimika tailerrak egingo dituzte. Hor, energia berriztagarri, argazkilaritza, Arkimedesen Printzipio edo Astronomiarekin esperimentatuko dute.
Gainera, ondorengo jarduerak egingo dituzte:
- Canfranceko fisika nuklear eta energia handien lurrazpiko laborategira bisita: Espainian dagoen halako instalazio bakarra da, eta munduan dauden eskasenetarikoa, bai bere ezaugarriengatik bai egiten dituzten ikerketengatik. Interes handiko baina izpi kosmikoak direla eta lurrazalean detektatu ahal izateko ahulegiak diren prozesu fisikoen ulermena da xedea. Laborategi honetan materiarekin nekez hartuematen duten partikulak, neutroiak esaterako, "harrapatzea" da helburua
- Sabiñanigon dagoen Pirineoetako "Pirenarium" Parke Tematikoari bisita. Hor Aragoiko Pirineoetako espazio natural eta eraikin enblematiko desberdinak errepresentatzen dira eskalan.
- - Valle de Hecho eta Ozako oihanera bisita. Aragoi ibaiaren urek zeharkatzen duten eta tontor menditsuek inguratutzen duten espazio naturala da. Hor dauden hiru trikuharriak eta antzinako erromatar bide baten aurri historikoak interesgarriak dira. Hecho herria eta San Pedro de Siresako Monastegia ere bisitatuko dituzte. Monastegia 833 urtean eraiki zuten monumentu nazionala da eta erabat berrituta dagoen eliza bakarrik kontserbatzen da.
- "La Cuniacha" Faunaren Parkeari bisita. Espazio natural honetan naturan bizi diren animalien artean oinez ibil daiteke. Animalia horiek oreinak, adarzabalak eta elur-oreinak dira, besteak beste.
- Donejakue Bideko lehen etapa egitea, Aragoiko Ibarraren Espainiako eta Frantziako Aspe Ibarraren arteko mugan dagoen eta Aragoiko Donejakue Bideko abiapuntua den Puerto de Somportetik.
- San Juan de la Peñara bisita Elementu nabarmenen artean erdi aroko bitxia den San Juan de la Peñako Monastegi Zaharra nabarmentzen da