Hezkuntza Ministerioak erkidego unibertsitarioarekin Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpenaren aurrerapenak aztertu ditu
2009ko ekainaren 10a
- Ikasleak, sindikatuak, errektoreak eta unibertsitateko adituak Màrius Rubiralta Unibertsitateetako idazkari nagusirarekin, Màrius Rubiraltarekin bildu dira
Hezkuntza Ministerioa eskola-elkarteko eta gizarteko ordezkariekin bildu da Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren (EEES) ezarpen prozesuan azken hilabeteetan izandako aurrerapenen berri emateko.
Màrius Rubiralta Unibertsitateetako idazkari nagusirak presiditutako EEESren Jarraipen-Batzordearen bileran, ikasleen eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) ordezkariei, sindikatuei eta unibertsitateko adituei azkenengo bileratik EEESri lotuta dauden oinarrizko gertaeren berri eman zaie.
Batzorde hau Unibetsitate Estrategia 2015en parte da, Hezkuntza Ministerioak Espainiako Sistema Unbertsitarioarekin, administrazioekin, eta oro har, gizartearekin duen konpromisoaren barruan. Esparru europearraren eta ezagutzaren gizarte berriaren testuinguruan kalitatearen eta egokitzapen sozialaren irizpideak kontuan hartuz osoki garatu nahi den Unibertsitatearen heziketa misioari dagokion Estrategiaren ardatzean inskribatzen da
Gaur bileran aztertu diren gaiak hauek izan dira:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik Unibertsitatera igarotzeko garapen eta lanbide heziketarekin dituen harremanak hobetzeko aukera emango duen Ministroaren egitura berria.
- Lovainan 2009ko apirilaren 28 eta 29an egin zen Konferentzia Ministeriala. Han Espainiak prozesuaren dimentsio sozialaren defentsa sendo bat egin zuen eta hori potentziatzeko Espainiako konpromisoaren datuak eman ziren. Goi-hezkuntzako instituzioen finantzaketa publikoaren eta nazioarteko mugikortasunaren garrantzia ere defendatu zen. Hezkuntza Ministerioak helburu hauek lortzeko egindako rola onartu zuen EEESko Batzordeak.
- Espainiak 2007tik EEESren garapenean egindako aurrerapenak. Lovainako bilerarekin bat etorriz Bolognako prozesuan inplikatutako 46 herrialdeei Bologna Follow-Up Groupek egindako ebaluaketan, Espainiak 4ko nota lortu du 5en gainean. Aztertutako 10 adierazleetatik horietako 6tan puntuazio maximoa lortu da eta adierazle baten bigarren puntuaziorik onena. Hiru adierazletan bakarrik dago aurrerapena egiteko behar argia eta Ministerioa garapen hau bermatzeko beharrezko ekintzak egiten ari da jada. 2009/2010 ikasturterako Gradu eta Master tituluen egiaztapen prozesuari buruz ere hitz egin zen. Izan ere, ikaragarri arindu da eta ekainaren bukaerarako 1100 gradu eta ia 1000 master egiaztatuta izango dituzte.
- EEESri dagokion denaren hedapen lana. Hezkuntza Ministerioak Europako Batzordeari proiektu bat aurkeztu dio 2009-2011 aldirako Bolognan aditutako talde nazionalak sortzeko. Taldearen xede nagusia unibertsitateei Bolognako Prozesuak dakartzan erreforma guztiak martxan jartzen laguntzea da. Bolognaren inguruan Ministerioak sartu beharreko komunikazio estrategien hobekuntzei buruz ere eztabaidatu zen, batez ere web orrien eta Foroen bidez (3 hilabete eskasetan 1000 erantzun baino gehiago kudeatu ditu) eta Ministerioaren eta CRUEren Komunikazio Batzorde mistoaren inguruan.
- EEESren jarraipen-batzordeak Espainian Bolognako Prozesuaren garapenaren inguruan sindikatuen, unibertsitateen eta administrazioen baterako deklarazio baten lanketari ekingo dio.