Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gabilondok nahitaezko etaparen ondoren ikasten jarraitzen duten ikasle kopurua 15 urtetan lehen aldiz igo dela iragarri du

2009ko ekainaren 25a

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen estatistiken Aurrerapen datuak

Ikusi irudia erresoluzio altuan Ángel Gabilondo Senatuko Hezkuntza Batzordearen agerraldian
  • Unibertsitatez kanpoko ziklo guztietan gehikuntza ehuneko 3koa izan da 2008/2009 ikasturtean
  • Batxilergoan eta Lanbide Heziketan gehikuntza %3,2ra iritsi da
  • 3 urtetik beherakoentzako Haur-Hezkuntzan %34,5 ikasle gehiago egon da

UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASKUNTZEN ESTATISTIKEN AURRERAPENA (2008/2009 IKASTAROA)

Agerraldiaren irudiakundefined

Ángel Gabilondok derrigorrezkoak ez diren etapetako eskolaratutako ikasle-kopuruaren gehikuntza azaldu du

Hezkuntza ministroak Haur-hezkuntzatik Batxilergo eta Lanbide Heziketara dagoen ikasleriaren gehikuntza balioetsi du

2008/2009 ikastaroan unibertsitatez kanpoko erregimen orokorreko unibertsiteta irakaskuntzetan matrikulatutako 7.465.806 ikasle egon dira. Honek aurreko urtearekiko %3ko igoera bat errepresentatzen du aurreko ikasturtearekiko, bereziki derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondorengo (+%3,2) eta Lehen Zikloko Haur-Hezkuntzaren (+%34,5)gehikuntzari esker.

Guztira, 942.875 ikaslek ikasi zuten derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketak (Batxilergoa, Erdi-Mailako Lanbide Heziketa, Arte plastiko, diseinu eta Kirol-Irakaskuntzako Erdi-Maila eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak) amaitu berri den ikasturtean. Honek iaz baino ia 30.000 gehiago suposatzen du, irakaskuntza hauekin lotuta dauden populazioa piska bat murriztu bada ere. Azken 15 urteetan derrigorrezko hezkuntza ostean prestakuntza jarraitzen duten ikasle-kopurua gutxitzen ez den lehen aldia da.

Datu hauek gaur goizean azaldu ditu Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroak, Senatuko Hezkuntza Batzordeko agerraldian. Ministroak, zifra hauek "esperantzaz betetzen gaituzten datu positiboak" direla esan du. "Gero eta espainiar gehiagok lanbide txar bat edo langabezia baino prestakuntza gehiago jasotzea erabakiko dutenaren eta gazteek aukera gehiago izateko ezagutza gehiago hartuko dutenaren itxaropena. Hori da hasi dugun eta jarraituko duela espero dugun bidea. Ibilbide horretan guztiok gaude behartuta ahal dugun neurrian laguntzen", gaineratu du.

Gaur argitaratu diren aurrerapenaren zifren artean, bai zuzeneko eta bai urruneko Erdi-Mailako Lanbide Heziketak izan duen %5,9ko hazkundea nabarmentzen da. Iazko ikasturteari dagokionez, hirukoiztu egin da. Batxilergoko zifrak ere %1,2 hazi dira. Izan ere, etapa honetan ikasleak ez ziren 1993/1994 ikasturtetik hazten. Halaber, hezkuntza sistema inolako titulu edo kualifikazio gabe uzteko arriskua duten gazteetzako hasierako lanbide-prestakuntzarako programak (PCPI) %14,4 igo dira aurreko 2007/2008 ikasturtearekiko. Ikasturte horretan oraindik antzinako Berme Soziala ematen zen.

Zuzeneko Goi-mailako Lanbide Heziketako matrikulak aurreko urtean hasitako hazkundea mantentzen du, eta 8.215 ikasle gehiago matrikulatu dira aurten (%3,8). Honi urrutiko hezkuntzaren modalitatean izandako +%54,7ko igoera gehitu behar zaio (4.314 ikasle gehiago).

Haur-hezkuntza

Gobernuaren beste lehentasunetako bat ere, haur-hezkuntza, nabarmen hazten ari da. Lehen zikloko ikasle kopurua (hiru urte baino gazteagoak) 98.641 pertsonara iritsi arte hazi da, aurreko ikasturtean baino %34,5 gehiago. Guztira 384.644 ikasle dira. Estatistikak adierazten duenaren arabera, 2008/2009 ikasturtean, 2007/2008 ikasturtean baino 1.100 Haur Eskola gehiago egon ziren (%22,4 gehiago). Gobernuak Educa3 programa jarri du martxan autonomia erkidegoekin batera haur-hezkuntzako lehen zikloko 300.000 plaza berri finantzatzeko.

Haur-hezkuntzako bigarren zikloan (3 eta 6 urte bitarteko umeentzat) ikaslegoa %3,2 hazi da (42.972 ikasle gehiago), azken urteetako jaiotza-tasaren igoeraren ildoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle kopurua 19.576 ikasle arte jaitsi da, maila honetan ikasteko adina duen biztanleriaren gutxitzearen ondorioz.

Hezkuntza sistemako Helduen Hezkuntzari dagokionean, 2008-2009 ikasturtean guztira 421.277 pertsonek izaera formaleko irakaskuntzetan jarraitzen zuten eta 198.866 pertsonek izaera ez formaleko ikastaroak egin zituzten.

Atzerriko ikasleak direla eta, 2008-2009 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako guztizko kopurua 742.470ekoa da. Aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, Erregimen Orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleen %9,7a ordezkatzen duten 42.179 ikasle gehiago egon dira (%6,0).

Ikastetxeak eta irakasleak

Espainian unibertsitateaz kanpoko Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetako 24.949 zentro daude. Hauetatik, 17.497 publikoak dira eta 7.452 pribatuak. Irakasle kopurua %3,6 handitu zen azken ikasturtean; ondorioz, gure hezkuntza sisteman 663.058 ikaslek egiten dute lan.

2008/2009 ikasturterako Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzen Estatistiken Aurrerapena Ministerioaren web orrian dago ikusgai (www.educacion.gob.es). Behin-behineko datuak dira; aurrerago behin betiko informazioa eta ikasgai diren aldagai guztien zehaztapen handiagoa eskaintzen duten Emaitza Zehatzak argitaratuko dira.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri