Gaur goizeko 9:30etan, 25 gazte Hezkuntza Ministerioko atondoan sartu dira ustekabean, eraikinera sartzeko arauak errespetatu gabe eta han egon dira ordubete inguru.
Egoera hau ikusita, Ministerioko arduradunek bozeramaileren bat jasotzeko eta gazteen eskariak entzuteko edo eskariak biltzen dituen edozein dokumentu jasotzeko aukera eskaini die. Gazte taldeak ez du esan ikasle elkarte edo plataformaren batekoak diren ala ez. Egindako eskaintzari ezetz esan diote eta Bolognako Prozesuarekin duten desadpstasima adierazi dute.
Ordubete eta laurden pasa eta gero, eta Ministerioko segurtasunaren arduradunen eta gazteen arteko elkarrizketen ostean, gazteak modu baketsuan irten dira instalaziotik.
Lasaitasuna eta elkarrizketa uneoro egon dira.
Gaur egun Departamentuko arduradunei edozein iradokizun, erreklamazio, zalantza edo ekarpen helarazteko unibertsitateko erkidego guztiarekin ezarritako elkarrizketa kanalak daudela gogorarazi nahi du Ministerioak.
Atzo, ekainaren 18an, osteguna, Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpenaren inguruko iritzia azaltzeko unibertsitateko ikasleen bi elkarterekin bildu zen. Elkarrizketa hau beste erakunde batzuekin jarraituko du. Bilera hauek Ikaslearen Estatutua, Europako Batasuneko Espainiako presidentetza, hezkuntzaren aldeko ituna eta 2015 Unibertsitatea estrategia batera garatzeko behar diren estrategien oinarriak finkatzeko.
Gainera, Ministerioko beste arduradun batzuk unibertsitateko ikasleen eta beste kolektibo batzuetako ordezkarien elkarteekin bildu dira hainbat aldiz. Berriki, Unibertsitateetako idazkari nagusira PDI-PAS Asanbladako kideekin bildu da Ministerioak unibertsitateko erkidegoarekin duen etengabeko elkarrizketaren eremuan.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa