Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorraren bilera
Kontsultatu bileraren fotogaleria
Ángel Gabilondoren tasa unibertsitarioen inguruko prentsaurrekoaren audioa 
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorraren bilera presiditu du. Unibertsitate arloan administrazio autonomikoen eta ministerioaren arteko kudeaketa organo maximoa da. Beste gauza batzuen artean, unibertsitateko arduradunek, Ministerioaren proposamenez, hala nahi duten Autonomia Erkidegoek 2009-2010 ikasturteko unibertsitate ikasketen prezio publikoak mantentzea erabaki dute.
Urtero bezala, Unibertsitate-Politikaren Kontseilu Orokorrak 2009-2010 ikasturterako unibertsitate titulu ofizialetako ikasketei dagokien prezioak eguneratzeako baremoa zein izango den erabaki dute. Iazko urtearekin alderatuz aurtengo igoera %-0,2 eta %3,8 artekoa izatea adostu dute. Horrek Autonomia Erkidegoek 2008-2009 ikasturterako ezarri ziren prezio publiko ofizial berdinak mantendu dezaketela esan nahi du (ikasturteko 494 eta 1.313 euro artean). Hau irakaskuntza guztientzako izango da, bai kurtsoka antolatuta daudenentzat (plan zaharra), bai kredituka daudenentzat (karrera berriak). Nolanahi ere, prezioak ez badira mantentzen, hauek ezingo dira aurtengo ikasturtetik datorrenera %3,8 baino gehiago igo.
Ikasturte bakoitzeko graduko titulazioen prezioa Goi-Hezkuntzako Europar Eremuari egokituta ez dauden titulazioen baliokidea izango da.
2009-2010 ikasturterako graduondoko unibertsitate ikasketa ofizialei dagokionez, 2008-2009 ikasturtean ezarritako prezioak mantenduko dira (60 kredituko masterretarako 832 eta 1.878 euro artean; eta 1.664 eta 3.757 artean 120 kreditukoentzat). Zehazki, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen masterraren inguruan, Ministerioko Unibertsitateetako arduradunek eta Autonomia Erkidegoek prezioak master ofizialetarako ezarritako mailaren behekaldean egongo direla adostu da.
Bestalde, funtzioa soziala handitzeko eta kohesio sozialaren hobekuntzan aktiboki parte hartzeko xedea du, batez ere hezkuntzaren hobekuntzaren bidez lanari lagunduz. Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorrak 20009-2010 ikasturterako prezio akademikoak bere horretan mantentzea bezalako neurriak hartu ditu:
Nazioarteko Bikaintasunaren campusa
Unibertsitateko campusaren hobekuntzaren eta Espainiako unibertsitateak modernizatzeko programaren barruan, 2009-2010ko Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren deialdiari onespena eman diote, Autonomia Erkidegoek parte-hartzen duten Hezkuntza Ministerioaren eta Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioaren arteko baterako programa bat bezala.
Medikuntzako plazak
Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorrak atzo Unibertsitateen Kontseiluak ikusitako 2009-2010 ikasturterako plaza berrien proposamena onartu du. Unibertsitate publikoetan ingreso berriko 341.332 plaza eskainiko dira, orain arte egiaztatutako graduak barne. Zifrak ikasturte honetako guztizko mantenimendua errepresentatzen du. Proposamen honek Medikuntzan 328 plaza berri egotea begiesten du, aurreko ikasturtean baino %5,6 gehiago eta 2005-2006 ikasturte hasieran baino %41,6 gehiago.
Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpenerako laguntzak
Azkenik, Unibertsitate-Politikaren Kontseilu Orokorrak Goi-Hezkuntzako Europako Eremuaren egokitzapenari dagokien kredituen banaketaren irizpideak onartu ditu. 12 milioi euro dira.
2009-2010 ikasturte akademikoan ezarritako graduko titulu kopuruak pisu berezia izango du aurtengo irizpideetan.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa