Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek bigarren hezkuntzako masterra malgutzeko neurri ugari adostu dituzte

2009ko ekainaren 09a

Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorraren eta Unibertsitateen Kontseiluaren hitzarmenak

Hezkuntza Ministerioak Autonomia Erkidegoei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte-Irakaskuntzetako Irakasleen masterraren martxan jartzea errazteko neurriak azaltzen dituen dokumentu bat bidali du. Ekainaren 1 eta 2an, hurrenez hurren, Unibertsitateen Kontseiluko eta Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorreko bileretan adostu ziren 11 neurri dira:


Komunikatuaren testua ondorengoa da:


"2009-2010 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Irakaskuntzen ezarpena errazteko, Unibertsitateen Kontseiluan eta Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorrean, ekainaren 1 eta 2an ospatutako bileretan, oraingo krisi ekonomikora eta langabezia egoeran dauden jende kopuru handira egokitzeko eta malgutzeko printzipioetan oinarritutako, eta horrez gain Unibertsitateek eta Autonomia Erkidegoek azaldutako gaien ebazpen hobea erraztera zuzendutako neurriak adostu dira:


1. Abenduaren 27ko ECI/3858 Agindua aldatzen da. Agindu horren bidez Masterraren egiaztapen baldintzak ezartzen dira. Hau da, "irakaskuntzen plangintzaren" 5. atalean gutxienez Masterraren guztizko kredituen %80ko presentzialitatea jartzen duen baldintza %65eko presentzialitatea bezala ulertu beharko da.


2. Aurreko Aginduaren "Masterrera sartzeko baldintzak" 4.2. atalean, hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 mailaren baliokidea den atzerriko hizkuntza baten jabetza egiaztatu behar dela esaten da. Ikastaroa hasten den momentuan ez dela derrigorrez egiaztapen hau egin behar, ikastaroaren bukaeran titulua lortzeko baizik.


3. Masterraren programazioa, antolakuntza, ikastetxeen selekzioa eta practicumerako tutoreen onarpena malgutzeko helburuarekin, irakaskuntzak 2009ko urria eta 2010eko urtarrila artean hasi ahal izango dira. Unibertsitateek eta Autonomia Erkidegoek dagokion masterraren programazioan
aukeratutako hasteko dataren berri eman beharko dute.


4. 2008-2010 ikasturterako eskainitako plazen kopurua egiaztatutako proposamenen tituluen eskaeren memorietako eskainitako plazen batuketa izango da. Gainera, plazen eskaintza handitzeko asmoz , UNEDek ere plazak esakiniko ditu. Hauek urrutiko Master bezala egingo dira, practicumari dagokion zuzeneko izaera mantenduz. Behin betiko plaza-kopurua ekainaren 23a baino lehen argitaratuko da.


5. Beste Master ikasketa batzuetan edo esperientzia profesionalarekin lortutako eskumenen onarpena erraztuko da.


6. Masterraren prezioa aurten, eta langabezia egoerak jarraitzen duen bitartean, salbuespen gisa, master ikasketetarako Autonomia Erkidego bakoitzak ezarritako prezio tartearen beheko muturrean kokatuko da. Oro har, masterren prezioen maila 2008-09 ikasturtean ezarritakoen bera da: kredituko 13,87 eta 29,87 euro artean.


7. Baldintza ekonomikoak 2009-10 ikasturterako Hezkuntza Ministerioak errenta-mugak, familia-ondarea eta ikasteko beka eta laguntzak ezartzen dituen maiatzaren 29ko 922/2009 EDko (2009ko maiatzaren 30eko BOE) errenta-mugetan aurkitzen diren ikasleek, masterrerako beka bat izateko aukera izango dute, beti ere deialdian azaldutako baldintzak betetzen badituzte.


8. Beraien baldintza ekonomikoengatik deialdian ezarritako mugetatik kanpo gelditzen diren 2009-2010erako beka master bat eskatu ezin duten ikasleak, 2009ko Errenta-Mailegu programa har dezakete: %0ko interes-tasa; maileguaren 20 urteko iraupena; nahitaezko 5 urteko gabezia; 15 urteko hileko amortizazioa eta lineala, kasu berezietan, gabezia epea 10 urte arte luzatzeko aukera dago.


9. Langabezia egoeran dauden eta prestazioa jasotzeko eskubidea duten tituludunek Masterra kosturik gabe egin ahal izango dute, beti ere maiatzaren 12an Gobernuko Presidenteak Nazioaren Egoeraren Inguruko Eztabaidako hitzaldian iragarri zituen hezkuntzaren eta enpleguaren intzentibazio neurrietan ezartzen diren irizpideak betetzen badituzte.


10. 2009-2010 ikasturtean Masterrean matrikulatzen diren ikasleek ikasturtea bukatu biano lehenago deitzen diren bigarren hezkuntzako irakasle izateko plazen oposizioetara sartu ahal izango dira baldintzapean, oposizioen ebazpenaren aurretik Masterrean titulatua dela egiaztatu beharko baitute.


11. Hezkuntza Ministerioa Unibertsitateen Kontseiluak eta Unibertsitate-Politikaren Konferentzia Orokorrak osatutako batzorde mistoa Finantzaketa Ereduaren eztabaidatzeko prozesu batean daude. Ministerioa, Finantzaketa Eredu honetan Masterren garapenak unibertsitateei eragindako kostuak sartzera konprometitzen da.


 


 


 


 




 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri