Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Segorbeko (Castellón) IES Cueva Santako "Alquimistas de la palabra" Hezkuntza Ministerioaren eta BBVA Fundazioaren XXV Giner Sarietako lan onena

2009ko ekainaren 05a

  • Deialdia Haur-Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleetara hedatu da eta ondorengo lana saritu dute: "Taller de experimentos en educación infantil. Aprende manipulando", Sedaviko (Valentzia) CP San Clementerena
  • Sari hauen guztiko hornidura 129.000 eurokoa da
     

Hezkuntza Ministerioak eta BBVA Fundazioak Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzako Francisco Giner de los Ríos Sarien hogeigarren bosgarren edizioko sarituen izenak jakinarazi ditu. Lan onenaren sariak 129.000 euroko hornidura ekonomikoa du zortzi sarituentzat eta Segorveko (Castellón) IES Cueva de Santako Elisa Portolés, Manuel Torres, José Vicente Rebollar saritu dituzte "Alquimistas de la palabra. Creación literaria" proiektuagatik. Kategoria hau 24.000 eurorekin hornituta dago.

1983an sortutako sari hauen xede nagusia Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen, eta deialdi honetatik aurrera, Haur-Hezkuntzako bigarren ziklokoen artean, ikasleen iraskuntza hobetzen laguntzen duten irakaskuntza arloko ikerketa jarduera, azterketa eta lan berritzaileak sustatzea da.

15.000 euroko saria duen Haur-Hezkuntzako bigarren zikloko kategorian ondoko lan hau saritu dute: "Taller de experimentos en educación infantil. Aprende manipulando", Sedaviko (Valentzia) CP San Clementeko Francisco Miguel Martínez eta Dionisia Cuestarena. Sail honetan ikaslearen eta bere ingurukoen ezagutza pertsonalari, bere autonomiaren garapenari eta bizikidetzaren jarraibideak eta irakaskuntza instrumentalak hartzeko trebetasuna eskuratzeko aukerari zuzendutako lan bat saritzen da.

Halaber, Lehen Hezkuntzako etaparako bi sari eman dira, bakoitza 15.000 eurokoa. Horietako bat Las Palmas de Gran Canariako CEIP 24 de Junioko Yulimar Carderok koordinatutako "Radio 24J" lanarentzat, eta bestea CEIP Asturiaseko (Madril) Piedad Izquierdoren "Aprender a Ser. Aprender a aprender" proiektuarentzat. Kategoria honek sariak ikasketen berrikuntza eta hobekuntza lanetan eta irakaskuntzan eragin positiboa duten lanak saritzen ditu, eta bereziki, oinarrizko eskuduntzen garapenekoak.

Bestalde, 15.000 euroko lau sari ere ematen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa, Arte-Irakaskuntza Profesional, Hizkuntza Eskola Ofizial eta Kiroletako irakaskuntza bakoitzerako, modalitateen arabera. Hala, arlo zientifiko-teknologikoan Logroñoko (Errioxa) IES Batalla del Clavijoko Antonio Guillenen "La vida oculta del agua" lana saritu dute. Giza eta Gizarte Zientzien arloan, Fuenlabradako (Madril) IES Puerta Bonitako Jorge Juan Rodal eta Ana Isabel Masipen "Música tras la puerta" lana saritu dute. Beste materia eta curriculum-arloei dagokien kategorian, Fuenlabradako (Madril) IES Africako Margarita Gonzalezen "Imágenes de adolescencia" proiektua saritu dute. Azkenik, eremu pertsonal eta sozial desberdinetak ebazteko egoeretako ezagutza, metodologia eta teknologia bitarteko aplikazio arloan, Las Palmaseko IES Valsequilloko Carlos Moralesesn "Matemáticas 2.0" lana saritu dute.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri