Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ministerioak eta sindikatuek unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikorako Negoziazio-Mahaiaren eraketa adostu dute

2009ko ekainaren 30a

Ángel Gabilondok presiditu du

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Sektore honetako irakaskuntzako funtzionarioekin erlazionatutako proiektu legegile edo arauemaile guztiak tratatuko ditu
  • Hezkuntza Ministerioak, CCOOk, STEs-Ik, ANPEk, UGTek, CSI-Fek, CIGek eta ELAk izenpetzen dute dokumentua

 

Ángel Gabilondoren deklarazioekin audio mozketak.

 

Ekitaldiaren irudiak.undefined

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntza Publikoko funtzionario langileei eragiten dien gaien inguruko Negoziazio-Mahaia osatzeko bilera presiditu du. Negoziazio-Mahai honetan Saileko eta CCOO,STEs-I, ANPE, UGT, CSI-F, CIG eta ELAko sindikatuetako ordezkariak bilduko ditu.

Negoziazio-Mahai honetan, gau sinatutako akordioak islatzen duen bezala, "sektore honetako irakaskuntzako funtzionarioen lan baldintzei eragiten dien materiak arautzen dituen Hezkuntza Ministerioan jatorria duten proiektu legegile eta arauemaile guztiak eta bi aldeek adostutako nahi beste kontu" tratatzen dira.

Lortutako hitzarmenaren xedeak "Hezkuntza Ministerioak bere esku dituen lege eta arau garapenei jarraipena ematea" eta "datozen negoziazioei beharrezko arintasuna eta malgutasuna ematea" dira.

Dokumentua Ángel Gabilondo, CCOOko José Campos, STEs-Iko Augusto Serrano, ANPEko Nicolás Fernández, UGTko Carlos López, CSI-Fko Eliseo Moreno, CIGeko ANxo Louzao eta ELAko Kepa Altunak sinatu dute.

Pasa den 2007ko apirilaren 12an Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren onarpenak lagile publikoen baldintzen negoziazioen eskema aldatzea ekarri zuen. Honela, irakaskuntzako funtzionarioei dagokien oinarrizko araudiak aipatutako Estatutuan kokatzea eskatzen du.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri