Arrakasta tasa %74,69koa da Tituluentzat eta %77,4ekoa Katedradunentzat
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, presiditutako Kalitate eta Egiaztapenaren Ebaluazioaren Agentzia Nazionalaren Patronatuak (ANECA), unibertsitateko irakasleen egiaztapen prozesuen lehen 18 hilabetetako indarraldia aztertu du. Denbora honetan, 5.764 unibertsitateko irakaslek dutena baino kategoria handiagoa duten Unibertsitateko plazen lehiaketa zehatzetara sarbidea izateko egiaztapena lortu dute (doktorea izatea bezalako beste baldintza batzuekin batera).
Arrakastaren tasa %74,69koa izan da Unibertsitateko Tituludenentzat, %77,4koa unibertsitateko Katedradunentzat eta %90,5ekoa Unibertsitateko Tituludun gisa egiaztatzen diren Unibertsitate Eskolako Tituludunentzat.
Patronatuan zehar Agentziak berak eta honen Aholkularitza Kontseiluak aurkeztutako txostenak ere aztertu ziren, eta unibertsitateko irakasleak egiaztatzeko ebaluazio prozesu hau hobetu eta bizkortzeko neurri multzo bat martxan jartzea adostu zen.
Hitzartutako ekintzen artean, nabarmenenak ebazpenen motibazioetako hobekuntza, prozesuak arintzeko aplikazio informatikoaren hobekuntza eta sinplifikazioa, eta Hezkuntza Ministerioaren mende dauden ANECA eta Unibertsitateen Kontseiluaren erreklamazio prozesuetako hobekuntza dira. Erakunde bi hauek arduratuko dira ekintza hauek garatzeaz.
Irakasleen egiaztapena da azken urteotan Hezkuntza Ministerioak bultzatu duen erreforma prozesu garrantzitsuenetakoa. Irakaskuntzen kalitatearen ebaluazioaren prozesuarekin batera, eta LOUa (LOMLOU) aldatzen duen Lege Organikoaren garapenaren markoan, irakaslanaren, ikerketa-jardueren eta irakasleen kudeaketaren kalitatearen ebaluazioa egiten ari da. Honi esker, Espainia da irakasleen kalitatearen bermearen aldeko apostua egin duten Europako herrialdeen artean lehenengoetakoa.
Egiaztapen naziona aldez aurreko baldintza da eta doktore izateko baldintzarekin batera, aukera ematen du zehazteko zein irakaslek betetzen dituzten plaza bat lortzera aurkezteko baldintzak. Plazak eskatzeko deialdiak unibertsitateek zehazten dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera eta hauetara baldintzak betetzen dituzten irakasleak aurkez daitezke, lehiaketa bidez.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa