Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Nazioarteko Bikaitasunaren Campus Programarako laguntzen deialdia egin dute

2009ko uztailaren 23a

  • Deialdi honen helburua Espainiako unibertsitateak Europako onenetarikoen artean kokatzea eta Espainiako unibertsitateen baterako indarra sustatzeko eta finkatzeko babesa ematea da.
  • Laguntzak bi azpiprogramaren bidez emango dira: Hezkuntza Ministerioaren Plan Estrategiko baten Garapen eta Zehaztapenerako Azpiprogramaren, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b eta Transferentziako Azpiprogramaren bidez.
  • Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programa Unibertsitate Estrategia 2015en ardatz nagusienetariko bat da
  • Finantzaketak 53 milioi euroko diru-laguntzak eta 150 euroko maileguak izango ditu. Mailegu hauek Nazioarteko Bikaitasunera Bihurtzeko Planak praktikan jartzeko aukeratutako unibertsitateak dauden Autonomia Erkidegoei emango zaizkie, bihurketa hau egiteko beharrezko laguntzak emateko helburuarekin.


Gaur argitaratu du BOEk Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren Ministro-Agindua Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko baterako agindu bat da. Honen bidez 2009ko espainiako unibertsitate sisteman Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren ezarpenerako diru-laguntza publikoak emateko deialdia deitzen da.

Aurkeztutako proiektu guztiak Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren ildo nagusiak bete behar dituzte. Hau unibertsitateak modernizatzeko Unibertsitate Estrategia 2015en ardatz garrantzitsuenetarikoa da. Honek, campus bera elkarbanatuta, nazioarteko ikuspen handia lortzera zuzendutako ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile eta berritzaile bat sortzeko baterako proiektu estrategiko sortzeko erakundeen agregazioa bultzatu nahi du.

Deialdi honek Espainiako unibertsitateak Europako onenetarikoak izateko helburua du. Horrez gain, Espainiako unibertsitateen baterako indarra sustatzeko eta finkatzeko babesa ematea ere nahi da, hala dibertsifikazioa indartuz. Halaber, nazioarteko bikaintasuna lortzeko bakoitzaren nortasun eta berezitasunetik bikaintasuna eskuratzeko campusen sorkuntza estimulatu nahi dute.

Xedea benetako sozialki hiri-barrutian edo lurraldean integratutako inguruneak sortu integratutako unibertsitate bizitzako benetako inguruneak sortzea da. Hauek kalitate eta zerbitzugintza handia eta ingurumena iraunarazteko lanetan hobekuntza handia (campus jasangarriak eta osasuntsuak) izan beharko dute. Halaber, ikasle eta ikerlari onenak erakartzeko eta unibertsitate campusetako inguruneetan balio erantsi handiko instalazio zientifikoak eta enpresak kokatzeko erronkei aurre egin nahi zaie.

Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren martxan jartzeak Gobernuaren, Autonomia Erkidegoen, Espainiako unibertsitateen modernizaziora bideratutako unibertsitateen eta gizarte eta ekonomia eragileen arteko jarduera koordinatu bat dakar.

Parte hartu nahi duten unibertsitateek, campusa Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programara bihurtzeko proiektu bat aurkeztu beharko dute. Hor, abiapuntua eta bihurketa hau lortzeko hainbat urtetarako jarduera-plana deskribatuz lortu nahi den xedea azaldu beharko dute.
Hezkuntza eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioek, konkurrentzia lehiakorreko prozedura batean, unibertsitateek aurkeztutako proiekturik onenak finantzatuko dituzte. Gainera, ikerketaren edo transferentziaren eremuan kalitateagatik nabarmentzen diren Plan Estrategikoaren alderdi partzialen egikaritzea ere finantzatuko da.

Aipatutako bi azpiprogrametariko bakoitzak batzorde tekniko misto bat izango du bi ministerioetako ordezkariekin. Honen lana diru-laguntzak izango dituzten programei lehentasuna ematea izango da. Horretarako 53 milioi euroko diru-laguntzak emango dira.

Zehazki, Hezkuntza Ministerioaren Plan Estrategiko baten garapen eta zehaztapenerako Azpiprogramak, 3M€ko aurrekontua du. Diru horrekin gehienez bakoitzak 20.000€ko diru-laguntza izango duten 15 proiektu finantzatzea da helburua.

Bere aldetik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kudeatzen duen I+G+b eta Transferentziako Azpiprogramak, guztira 50M€ko diru-laguntza izango du. Hornidura hau Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko (E Plana) Estatuak duen funts berezitik dator.

Gainera, ospe handiko adituek osatutako Nazioarteko Batzorde batek, batzorde mistoak aurrez aukeratutako proiektuetatik, osotasunean egikaritzeko finantzaketa jaso behar dutenak aukeratuko ditu. Ebaluazioa unibertsitateek aurkeztutako Nazioarteko Bikaintasunaren Campusera Bihurtzeko Plan Estrategikoen anbizio, bideragarritasun, interes eta egokitasunera artatuz egingo da.

Azken alderdi hau finantzatzeko, Hezkuntza Ministerioak 75 milioitik 150 milioi euro bitarteko maileguak emango dizkie aukeratutako unibertsitateak dauden Autonomia Erkidegoei. Maileguok osotasunean Plan Estrategikoa egin ahal izateko laguntzetarako izango dira.

Eskaeren aurkezpenerako epea 2009ko irailaren 8a arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago 
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri