Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna


Ángel Gabilondok Hezkuntzaren aldeko Itun Sozial eta Politikoaren proposamena aurkeztu du Unibertsitateen Kontseiluan

2009ko uztailaren 20a

2008/2009 ikasturteko azken bilera


  • Organoak Beken Unibertsitateko Behatoki baten sorkuntza, ikasteko eta errendimendu akademikorako laguntzak eta master ofizial bat egitea nahi duten langabezian dauden Tituludunentzako Laguntzen Ordena aztertu du




Hezkuntza Ministroak, Ángel Gabilondok, 2008/2009 ikasturteko Unibertsitateen azken Kontseilua (Espainiako Unibertsitateetako errektoreak eta Espainiako Gobernua biltzen dituen organoa) presiditu du eta Hezkuntzaren aldeko Estatuko Itun Sozial eta Politikoaren proiektua aurkeztu du.


Gabilondok azken asteetan hezkuntza sailburu eta unibertsitateko arduradunekin, gizarte-eragileen, ikasle elkarteen, CRUEko zuzendaritzaren, eta zenbait koordinakunderen ordezkariekin izandako elkarrizketa ekimenak eta gonbidapenak azaldu ditu.


Ministroak hezkuntzaren aldeko itun honek unibertsitate eremuan Unibertsitate Estrategia 2015aren garapenaren bidez unibertsitatearen modernizazioan aurrera egiteko esfortzua beharrezkoa dela gogorarazi du bere esku-hartzean.


Gainera, ministroak Unibertsitateen Kontseiluko kide guztiak Espainian eredu produktibo berri baten diseinuan parte hartzera gonbidatu ditu. Lortzeko unibertsitatearen dimanetsio sozialari arreta gehiago jarri behar zaio eta ekonomia jasangarriaren izaeran sakondu behar da.


Jorratutako beste gai batzuk


Unibertsitateen Kontseilua unibertsitate tituluen egiaztapen batzordeko Txostenen eta irakasleen egiaztapen prozesuan egindako hobekuntzen alde agertu da. Beken Unibertsitateko Behatoki baten sorkuntza, Ikasteko eta Errendimendu Akademikorako Laguntzak eta master ofizial bat egitea nahi duten langabezian dauden Tituludunentzako Laguntzen Ordenaren berri eman dute.


Gainera, unibertsitateko titulazioak Goi-Hezkuntzako Europar Eremu berrira egokitzera bideratutako ekintza multzoa aztertu dute, prozesuak hobetuz eta malgutuz eta 2009-2010 ikasturte berrirako graduen zati garrantzitsu baten programazioan unibertsitateak lagunduz.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri