Ministro Kontseilua
Ministro kontseiluak 2009an Autonomia Erkidegoen artean 15 milioi euroko banaketa egitea onartu du Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesa ikasteko gazteentzako plazen eskaintza handitzeko. 2007an hasi zen "Inglés para jóvenes" programaren xedea gure herrian dagoen hizkuntzen ezagutza hobetzea da. Neurri honekin 100.000 plaza berri sortuko dira hiru ikasturteetan (2007-2008, 2008-2009, 2009-2010).
Kredituaren banaketa kalkulatzeko hemezortzi eta hogeita hamar urte bitarteko populazioa eta Erkidego bakoitzean dauden Hizkuntza Eskola Ofizialak hartu dira kontuan. Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek osatzen duten Hezkuntzako Batzorde Nagusiak, kredituaren banaketarako irizpideak onartu zituen aurreko uztailaren 14an.
Autonomia Erkidegoka banaketa hurrengoa da:
Andaluzia 2.833.272
Aragoi 656.948
Asturiasko Printzerri 366.213
Illes Balears 387.552
Kanariak 884.694
Kantabria 183.258
Gaztela eta Leon 1.035.326
Gaztela-Mantxa 681.637
Katalunia 2.455.039
Valentziako Erkidegoa 1.404.268
Extremadura 401.068
Galizia 899.354
Madrilgo Erkidegoa 2.131.640
Murtziako Eskualdea 557.828
Errioxa 121.903
GUZTIZKO 15.000.000
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa